Ordiziatik dei bat izan det aber idatzi dean nere denboran zer aldaketa egin duan asteazkenetan Ordizin egiten den peria.
Orain irurogeita amar urte inguru asi nintzan bertara juten aitarekin txerrikumeak azten zirenean. Eskubira lenengo kalea zan. Txerri kalea zuan izena. Gaur kotxeak dabiltza andik. Izena aldatuta egin liteke. Zaintzen lanik ez!. Ez dakit udalak edo norberak moldatuak ziran. Gu an egoten giñan boltsa batean arto pixkat artuta. Iresi asten ziranean, andik ale batzuk botata engañatzen geñutzen noiz salduko aitak. Diru pixkat artu ezkero amaikatakoa seguru espero nuan!. Bestela barau egin bear.
Tratanteak an ibiltzen ziren blusa beltza jantzita. Makila bana eskuan zein engañatuko. Elkar ederki artzen zuten geienak!. Batek eskeintza bat eginda lagunari esaten zion : “I, duro bat gehiago agingu iok!”. Bestea urrutitik begira zein ongietorri egiten zion. Ni aieri begira nola zebiltzan. Dozena bat ezagutu nituan txerri kontu onekin. Aspaldiko urtetan izkutatu ziren txerri eta ganadu denak.
Ganadu peria iru plazatan izaten zan. Txanketane aurrean esnetako beiak. Oien tratanteak Irundik asita, Zegama bitarte, erririk ez ortan saiatzen etzanik. Berdin zan esnetakoa, uztarrirakoa idiak edo aragitarako zarrak. Astoa eta mandoa berdin. Irabazia ikusi ezkero, tratoa seguru!. Orain bukatu ziran blusak eta makilak. Ganadu eta txerriak ere bai!.
Plaza nagusian etzan nizaten gaurko antzik. Inguruko errietakoak ekartzen zuten zerbait. Gaurko erdirik ez!. Gaur berriz ingurutik bertakoa hainbeste bai!. Goiko plazan ikusi egin bear da ango oinetako, sukalderako ontziak, arropa, pruta, patata... kale guziak beteta. Kanpoko jendea dana. Garai batean egiten zan peri guzia baño, gaur jende gehiago kanpokoa dago. Eta erdiko plaza, orain irurogei urte ikusi edo orain, badago alde ederra. Orako landare, barazki, klase guztik, inguruko errietatik zenbat gauza dator!. Dirua dabilen lekura biltzen da jendea!.
Plazara igotzean lenengo begirada udaberriko xixak ba ote dauden. Usaia benik suturretan sartu zedin. Aurtzerik ez da izaten amar-amabi milla pezeta ordainduta. Gure modukoak ez dauka jaberik. Xixak eta angula aberatsak aspertzean, guretzat!. Bi milla pezeta jesten denean, artu bearko. Angulak berriz, zortzi edo amar millara bajatzean probatu egin nai.
Beste gauza bat badaukat kontatzeko: Zorioneko lora!. Zer da gaurko loraren estimazioa?. Begira egoten naiz, besteak beste dirala. Tolosatik juten da pameli bat: ama, semea eta errañarekin. Irurak mai luze batean jarrita lora saldu eta saldu. Ama, nire laguna det. Urki bailaran sortuak biok. Kontu batzuk esan nai eta ez diote uzten. Lora eske danak!. Utzita alde egin bear. Oitura ederra sortu zan oixe. Alaitasuna ematen du. Etxe batean leio edo balkoia lora ederrez beteta badago, aspertu eziñik egoten naiz begita. Nik amar urte nituenean, etzan lorarik salduko gaur bezela.
Beste bat badet alde ederra egin duana. Au, ni esposatuta gerokoa. Altzatik juten nintzan tarteka. Nire aitaiarrebak astizkenik etzuan uzten periratu gabe. Laster topo egin nuan bere lagunarekin. Araman bertakoak lau edo bost. Beste bat batzuten Ikaztegietan Bentzuntziar baserriko Manuel. Gizon jator askoa bera ere, besteak bezalaxe!. Etziran geldi egogno!. Asi txerri plazatik, aber ikusten zuten zenbatean ari ziran saltzen gustatzen zaitzaien jakitea, berak saltzeko zuteneako. Danari buelta ematean, asiko ziran esanez alkarri: “Bueno, baxoerdi bana edango al ditugu?” Ezetzik etzuan inork esango!. Sartuko ziran tabernan, ni ere bai beraiekin. Ezkondu ezkero lagun egin nintzan danakin. Batek eskatu zituan ardoank, besteak aterako zuan txamarrako poltsikotik ogi puska bat. Zenbat lagun giñan, denoi puska bana emango zigun. Nire aitaiarrebak esan oi zuan: “Au lendabizi sartuta, baxoerdia obeto asentatzen da!”. Gaur baino merkeago edaten genduan: erreal bat baxoerdia. Gaur berezia eskatzen badezu irurogei pezeta gutxienez. Alde ederra egin du edaariak. Era berean berriz, beste aldera junda. Txandan ateratzen zuten trago bakoitzean ogi koskor bana. Orduan ez bait zegon gaurko aukerarik pintxoak eskatzeko. Poltxikoan eraman bear. Alde ederra edin du ortan ere!. Iruna edo launa baxoerdi erandakoan, “gaur zortzi arte”, elkarri esanda, denok nor bere etxera bazkari billa. Alde ederra egin dute ordutik!.
Eta bazkaria zer esanik ez!. Au neri gertatua. Ardiak saltzera jun ginen aita eta biok. Eguerdi artean pasatu genduan. Amabi tardiak aldera galdetu zidan aber arek bazkaldu arte ardirik kaso egingo al nien. Gustora gelditu nintzen aber bakarren bat saltzen nuan. Bainan erostunak ere bazkaltzera junak!. Ni ere gosetu nintzan eta aitapalta. Ordibiak aldera or dator presaka. Galdetu zidan: “Gosetuko itzan!”. “Bai”, esan nion. Orduan dirua emanda bialdu niñun. Baldunberonea esanda. Esan zidan aurrera juteko ate ondoan gehiago ordaindu bear zala. Sartu nintzan barrena. “Zer nani dezu umea?”, esan ziadn edadeko amona batek. “Bazkaria”, esan nion. “Jarri ementxe”. Eta ekarri zaidan aragi saldakin egindako zopa eder bat. Gaiñean garbantzua. Gero azal ondo gozatuta “eltzetik aterata au jango dezu”, esanez. Odolki mutur bat ederra ekarri zidan. Gero aragi gixatua patatakin. Gainean maats luko bat beltza. Gero baso barratu batean, kapea erditik gora. Etzan expreaik izango!. Kontua eskatu nion eta sei erreal eskatu zidan. Aitak bazekian prezioaren berri!. Gaur alako bazkaria ez dago mila pezetatan egiterik!. Orduan ere bizi eta gaur ere bai!.