Helburuak

OROKORRAK, ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA

Hiria Hezitzailea dela diogunean, zera adierazi nahi dugu: hezitzailea izan nahi duen intentzioa bere baitan kokatzen duela. Asmo honek konpromiso politiko bat eskatzen du, baina ezinbestean hiritarren konpromisoa ere erantsi beharko dio. Elkarrekin, hiritarrak eta Administrazioa, hiru mailatako lanari, behintzat, ekin beharko liokete Hiri Hezitzaileen printzipioetan ageri den bezala:

  • Informazioaren azalpen egokia eta gardena.
  • Hiritarren parte hartzea
  • Beharren ebaluazioa, proposamen eta ekintzak etorkizunean garatzeko.

 

BELAUNALDIN ARTEKO ELKARTRUKEA

Gazte eta zaharren arteko elkar ezagutza garrantzitsua da gure proiektuan. Elkar ezagutu eta aurreiritziak baztertuz kooperazio eta lankidetzan aritzea da helburu nagusi bat. Horretarako hauek dira helburu zehatzagoen zerrenda:

  • Belaunaldien arteko ulermena eta errespetua landu
  • Gazteak partizipazioan eta kooperazioan hezi
  • Helduak, jubilatuak, ekimen solidariotan sustatu
  • Zahar eta helduen esperientzia aprobetxatu gazteei eskaintzeko.
  • Gazteen esperientzia helduei eskaini.
  • Elkarrekin ekimen batzuk antolatu

 

EUSKARA

Euskara eta euskal kulturaren inguruan egiten diren ekimenak suspertu eta bultzatu (Euskaren eguna…), euskara denon altxorra dela azalduz .

  • Herrian dauden Kultur eta euskararen inguruko elkarteak eta ekimenak beste elkarteetara eta ikastetxeetara gerturako:
  • Euskaren Eguna, Korrika…bezalako ekimenak denon artean koordinatu.
  • Herri identitatea erreferente izan. Ordiziako tradizioak, ohiturak bultzatu.
  • Euskarazko programak etorkinentzat. Euskal hizkuntza atzerriko jendeari ere hurbildu.

 

EMAKUMEAK

Emakumeen inguruan herritarren jarrera hezi, errespetua eta sentsibilitatea aldarrikatuz.

  • Emakumeen inguruan lanean ari direnen elkarren arteko harremana suspertu.
  • Elkarrekin lan egin.
  • Ordiziar gazte, heldu eta nagusiei, emakumeen inguruko ekimen ezberdinak proposatu bertan parte hartu dezaten.

 

ELKARTEEN ELKARRIZKETA

Ordizian dauden Elkarte eta taldean elkarrekin aritzeak badu bere garrantzia. Gure proiektuan elkarrekin lanean jardun duten talde batzuen kooperazioa azpimarratu nahi dugu. Horrela helburu hauek lortuko ditugu:

  • Elkarte eta eragileen arteko ezagupena hobetu
  • Elkar kooperazioa eta trukaketa indartu
  • Ekintza batzuk elkarrekin antolatu
  • Ekintza batzuen transbertsalitatea landu

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea