Hezkuntza baliabideen gida  >  Elkarteak

ZUHAIZTI JUBILATUEN ETA PENTSIONISTEN ELKARTEA

E-posta: jubilordizia@euskalnet.net, kaltuna@ordizia.org

Telefonoa: 943 88 92 88

Helbidea: Gudarien etorbidea, z/g


ELKARTEAREN DATUAK

ELKARTEAREN HELBURUAK

Partaidetza sustatzea eta adiskidetasun harremanak erraztea. Mendekotasuna prebenitzea eta autonomia sustatzea.

 

EKINTZA EDO PROGRAMA

  • Prebentziokoak: esku lanen tailerra, erlajazioa, abesbatza, jarduera fisikoak 65+ eta 80+, hitzaldiak, adimen gimnasia, ibilaldiak, gizonezkoentzako sukaldaritza, euskara eskola, aretoko dantzak, xake jokoa, zibergela eta Gente 3.0 programa, belaunaldien arteko tailerrak, etxeko beste jarduera batzuk.
  • Kultur-ekintzak: kultur ibilbideak, txangoak, kultur jaialdiak, txapelketak, informazioa, Hiri hezitzaile programa…
  • Gizarte-ekintzak: omenaldiak, festak, dantzak, bingoa.

 

Hezkuntza jardueren inguruko datuak:

Taldeak: Jarduera batzuk talde mugatuentzat eskaintzen dira

Hartzaileak: Jubilatu eta pentsionistentzat prestatutako ekintzak izan arren, edonork har dezake parte hauetan. Elkartearen bazkideek lehentasuna izango dute kopuru mugatuko jardueretan.

Egutegia / Ordutegia (Jardueren inguruko datu zehatzak jasotzeko Elkartearekin kontaktuan jarri): Iraila – Urria / Maiatza – Ekaina bitartean jarduera gehienak, Astelehenetik ostiralera jarduera didaktikoak eta arratsaldeetan jarduera gehienak .

 

Helduentzako Hezkuntza: Jarduera ezberdinak, hezkuntza, aisi eta denbora librearekin uztartuz:
  • Prebentzio jarduerak: Eskulan tailerrak; Lasaikuntza; Umore Ona Abesbatza; Gimnasia Majorin; Ibilaldi taldea; Euskara Eskola; Buru Gimnasia ikastaroak (memoria); Gizonentzako Sukaldaritza ikastaroa; Aretoko Dantza ikastaroa (emanaldia kurtso amaieran); Erakusketa eta sentsibilizazio kanpainetan parte-hartzea; Gaurkotasun gaien inguruan hitzaldi eta tailerrak; Zibergela; Programa Gente 3.0; Izarbide; Gela irekia; Belaunaldien arteko tailerrak; Hiri Hezitzailea; Etxean egiten diren bestelako jarduerak.
  • Jarduera kulturalak: Solasaldiak taldean; Kultur bideak; Kultura eta zinea (Kutxa); Txangoak; Jaialdi kulturalak; Txapelketak; Informazioa.
  • Jarduera sozialak: Omenaldiak (San Jose; Elkarteari laguntzen dieten hainbat taldeei eskertzeko luntxa…); Euskal Jaiak (Bazkaria eta zozketa); Festak (Inauteriak; gaztaina-jana; txistorra-jana; Eguberriak); Dantzak.

 

HERRITARREN HEZIKETARI BEGIRA, ESKAINTZA BEREZI EDO AIPAMEN BEREZIA MEREZI DUEN ZERBAIT AIPATU NAHI DUZU?

Hiri Hezitzaile sarearen barnean parte hartzen dugu, honela, Ordiziako ikastetxe eta beste elkarteekin hainbat ekintza bultzatzen ditugu: Zentroen arteko bisitak “belaunaldien arteko ezagutza”, San Sebastian eguna ospatzen, ikuskizun musikala: “belaunaldien arteko jaialdia”, udaberriko jaialdia, natura ezagutzen: “mendi irteera”, Santa Ageda eguna, antzerkia, josketa tailerra, solasaldi dialogikoa, biziraupen sukaldaritza: “ astindu lapikoa unibertsitate garaian!”, azoka mokau batean, Goierriko Bertso Eskola gazteak “plazarik plaza: “euskal jaiak jubilatuetan”, San jose eguneko postre ikastaroa, ahoz aho:ipuin tailerra eta saski solidarioa.

 

NOLA HARTU DAITEKE PARTE ELKARTEAN?

  • Urteko edozein unetan
  • Astearte / osteguna: 16:00-18:00; Asteazkena: 10:30-12:30
facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea