Hezkuntza baliabideen gida  >  Elkarteak

SUSTRAIEZ BLAI KULTUR ELKARTEA

E-posta: sustraiezblai@terra.es, sustraiezblai@hotmail.com

Telefonoa: 659 935 825 / 943 805 050

Helbidea: Senpere merkatal gunea, 13. bulegoa

Helburuak:

Irabazi asmorik gabeko Kultur Elkartea da eta beste kulturak hobeto ezagutzen lagunduko duten ekintza kulturalak aurrera eramateko interesa duten pertsonak osatzen dute. Munduko kulturen topaketa izenez bataiatu den proiektu kultur anitza, borondatezkoa, parte-hartzaile eta ireki hau 2001ean jaio zen.

Elkartetik inguratzen gaituen munduaren ikuspegi baikorra ematen saiatzen dira, beren kultura garatzen ari diren herriak egon badaudelako eta beren izaera medio, gauza asko erakuts diezazkigutenez gero, bizipenak elkar trukatu nahi dituztelako.

Truke horretan, uste dute musika dela herri horiek ezagutzeko bideetako bat. Sustraiak dituen musika, gure belarrietara ekartzen duten artisten jatorria, ohiturak eta usadioak gogoratzen dizkiguna. Horregatik jarri ditugu harremanetan Euskal Herriko musika eta estatu barrukoa, nahiz kanpokoa.

Ekintzak:

Urtean behin gauzatzen duten Musika jaialdia da urteko ekintza nagusia. Baina ez dute beren jarduna musikara mugatu nahi: Tokia eskaini nahi zaie era berean zineari, argazkigintzari, dantzari, etab., hau da, edozein ekintza artistiko kulturalari. Horregatik, jaialdiarekin batera antolatu izan dituzte beste aldibereko hainbat ekintza kultural, hala nola, zine emanaldiak, artisautza azoka, edota haurrei eta familiei zuzendutako arratsaldeko emanaldi musikala.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea