Hezkuntza baliabideen gida  >  Elkarteak

HITZARO EUSKARA ELKARTEA

E-posta: hitzaro@gmail.com

Telefonoa: 943 16 23 66


ELKARTEAREN DATUAK

ELKARTEAREN HELBURUAK

Euskararen erabileraren normalizazioa. Herrian euskararen erabilera bultzatuko duen dinamika sozial zabala eragitea, eta Euskal kultura bultzatzea eta sustatzea.

 

EKINTZA EDO PROGRAMA

Aisia, kultura eta normalizazioko ekintza edo/eta proiektuak. Hizkuntza eta kultura uztartuz lau esparrutan egiten dugu lan: Komunikazioa; Normalizazioa; Aisia eta Kultura. Hezkuntzari hertsiki loturik ondorengo jarduerak bultzatzen ditugu: Hitzarmengintza: Herriko Elkarteak euskalduntzeko teknikak .

Goierriko Euskara Elkarteen Jardunaldia: Euskara elkarteen artean proiektuak elkarlanean ustatzeko. Euskara merkataritzara kanpaina: Dendetan euskararen erabilera areagotzeko teknikak .

Mintzalaguna: Euskaltegiz kanpo euskara erabiltzeko mintzapraktikak.

Begiraleei eskainitako Formazio-ekintzak.

Gazteentzako ikastaroak: Hankapaloak, makillajea, artilezko panpinak, koadernaketa, joskintza, dantza…

Helduentzako ikastaroak: Sendabelarrak, argazkigintza digitala, ipuin kontaketa, dantza afrikarrak, blogak sortu…

Dantza ikastaroak: San Pedro bezperako erromerirako.

 

HERRITARREN HEZIKETARI/HIRI HEZITZAILEARI EGINIKO EKARPENA

Herriko hainbat ekitalditan parte hartzen dugu, Euskara zabaldu eta herritarren artean Euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Honela, hiri hezitzaile barnean jubilatu eta ikasleen artean aisialdia oporretan ekintza burutu izan dugu.

 

NOLA HARTU DAITEKE PARTE ELKARTEAN?

Bazkide egiten Hitzaroko kide izan zaitezke hala ere jarduerak printzipioz irekiak dira, adin- taldeetan sailkatuak izaten dira.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea