Hezkuntza baliabideen gida  >  Elkarteak

GUESKE ESPERIENTZIA ESKOLA / FOROA

E-posta: administracion@gueske.es

Telefonoa: 943-161537 (Goieki) / 626 463 108 (Pribatua Miguel Arrese)

Helbidea: Goiekiko bulegoetan, Mallutz industrialdea ( Ordizia), 18. Pabiloia


ELKARTEAREN DATUAK

 

ELKARTEAREN HELBURUAK

Gueske Elkartea, Goierri-Urola Graiko esperientzia eskolako ikasle ohiez osatuta dago, behin ikastutea amaitzear dutenean, esperientzia eskolan hasitako proiektuekin jarraitzeko gogoa sentitzen dutelako. Proiektu hauek, gizartean positiboki eragiteko helburuaz hezkuntza eta kultura maila egoki batera iristeko aukera ematen duten, aldi berean, estereitipo negatiboetatik aldentzen laguntzen dutelarik, modu honetara gizartean dagokigun protagonismoa eskatzera gatoz. Honela, Gueske elkartearen helburu nagusia helduen ikaskuntzari jarraipena eman eta arlo kultural, ekonomiko eta sozialean helduen parte hartzea bermatuz. zahartzaro aktiboa bultzatzea da.

 

Gizarte-kulturalean parte hartzea

Parte hartzearen bitartez, autonomia maila maximoa eta garapen pertsonal egokia lortzea da. Ekintza sozio kulturaletan parte hartzean auto-estima dakar eta gizartearekin harremanak hobetzea, psasun mentala eta psikikoarentzat prebentzio mekanismo hoberena bilaktzen delarik.

Horretarako, ikaskuntzarako aukera ezberdinak eta eremu horietan parte hartzeko kanalak eskura izatea beharrezkoa da, Horregatik “ bizitza osoko ikaskuntza” bultzatzen duten. Non, ikaskuntza izaera unibertsala eta parte hartze soziala handitzea bermatuko duen. Gueske elkartea 10 urte baino gehiago daramatza, Zahartzaro aktiboa garatzeko formakuntza eta garapena bultzatzen.

Horretarako Gueskek 3 eremu bultzatzen ditu: Parte hartze soziala, Gueske proiektuak eta Formazioa eta Kultura.

Aipatu behar da, arlo kulturalaren garapenean arreta berezia ezarri da, formazio hartzaile izatetik, zerbitzu kultural eta iniziatiba sozialen gestore izatera pasaz.

Formazio eta kultura arlo honen helburuak, formazioa eta kultura esperientzien eskolan hasitako erlazioen jarraipena ematearen aldeko giroa eratzea da., Kontuan hartuz pertsona helduen talde soziala hain heterogeneoa denez, konferentzia eta kurtso ezberdinak diseinatu eta planifikatu dira pertsona bakoitzaren behar ezberdinei erantzuna emateko.

 

EKINTZA EDO PROGRAMA

Formazioa eta kultura programaren bornean gaurkotasuneko gai ezberdinak lantzen dira, egunerokotasunean jarduteko baliagarriak izan daitezken alderdi ezberdinak landuz. Ekintza hauek Ordizia eta Zumarragako herrietan txandaka burutu ohi dira.

 

HERRITARREN HEZIKETARI/HIRI HEZITZAILEARI EGINIKO EKARPENA

Gueskek, parte hartze soziala bultzatzeko eremu bat barne hartzen du. Izan ere, gaur egungo hezkuntza mail aeta bizitza esperientziaren igoerak, pertsonen garapenarekin zerikusia duten behar berriei erantzuna emateko beharra ikusi da. Honela, Gizarte parte hartzailea, multikulutala, sosteniblearako aldaketek, herritarren konpetentzia pertsonalen garapena bultzatzeko beharra ekarri du, geroz eta konplexuagoa den gizartean moldatu ahal izateko.

Ikuspegi hoenk pertsona ikaskuntza prozesuaren erdian ezartzen du, alegia, pertsonen garapena, gizarteko herritar aktibo gisa bultzatzea eskatzen du, non konpetentzie garapena eremu profesionales gain, eremu pertsonal eta sozialean bermatu beharko diren, pertsonen beharrei erantzunez.

Honela, Parte hartze soziala eremuaren bidez, helduek gizartean parte hartze aktiboa izatea bultzatu nahi da. Azken batean, hiri hezitzailearen balioetan oinarrituz, hiritar guztien bizi-kalitatea hobetzea, belaunaldi guztien parte hartzea eta herria prestakuntza eta entretenimendu gune gisa erabiliz.

Hauek dira parte hartz esozialetik bultzatzen diren ekintzak: Helduak Adi!, Formación en Redes Sociales para Personas Mayores. Consejo Social del Goierri. Tipi-tapa: Promoción de la actividad física para P. M. en Gipuzkoa. Mugabe. Consejo Foral de Personas Mayores. Los mayores en la universidad de verano. Euskadi lagunkoia (Ciudad amigable con las PM).

Garaipen nabarmenak

  • Landa eremuan bizi diren adinero pertsonen bizi kalitatearen hobetzea.
  • Zailtasun ekonomikoak bizi dituzten adinero pertsonen egoera hobetzeko esfortzua, batez ere emakume alargunen kasuan
  • Ingurugiroaren hobekuntzarako eskuartze eta ekarpenak.
  • Etorkinen integrazioa errazteko ekintzak.
  • Ibilbide desberdinak gertuko inguru historiko eta kulturala ezagutzeko eta aldi berean ariketa osasuntsua egiteko.
  • Urola-Garaiko elkarteen bilketa eta hedapena.

 

NOLA HARTU DAITEKE PARTE ELKARTEAN?

Elkarteko 27. estatutuaren arabera, elkarteko kide izan daitezke, ahala nahi dutenek eta ondorengo baldintzak betetzen dituztenak:

  • Adin nagusia izatea eta elkarteko ideiekin identifikatuak sentitzen direnak.
  • Goierri-Urola Garaiko eperientzia eskolako ikasle ohiak izatea.

Antolatzen diren formazio ekintzetan parte hartzeko ez da sozioa izan beharrik. Honela, ekintza horien inguruko informazioa, ekintza burutuko den egunkarietako kroniketan agertzen da( Zumarraga, beasain edo Ordiziako Diario Vasco eta Hitzan)

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea