Hezkuntza baliabideen gida  >  Elkarteak

GOIZTIRI AEK EUSKALTEGIA

E-posta: ordizia@aek.org

Telefonoa: 943 88 91 74

Helbidea: Nafarroa behea kalea, 1


HEZKUNTZA PROGRAMA IKASTARO EDO PROGRAMA ESKAINTZA

Hizkuntza Ikastaroak: EUSKARA

IKASTAROAEN EZAUGARRIAK

Mailak:

  • Ohiko ikastaroak: Euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak; 2 orduko ikastaroak goizez/arratsaldez/gauez. 3/4/5 orduko ikastaro trinkoak ere bai.
  • Auto-ikaskuntza: Hamabost egunez behin tutoretzak 45 minutukoak, ordu eta erdi mintza-saioak astero(euskalduntze, alfabetatze, hizkuntza eskakizunak, EGA…). Ikasleari jarraipen zehatza egingo dio berarentzat izendatua den tutoreak. Ikastaroak: 190 edo 100 ordukoak.
  • Auto-ikaskuntza konbinatua: Egituraz auto-ikaskuntzaren berdina bada ere, edukiak on-line eskuratzen dira eta tutorearekin aurrez-aurre egoteko aukera. Ikastaroak: 190 edo 100 ordukoak.
  • Lan mundua: Normalkuntza plan kudeaketa eta langile ikastaro bereziak. AHIZE hizkuntza aholkularitza zerbitzua.
  • E-gela:On-line zerbitzua. MOODLE plataforma. IRALE/IVAP/HABE/hobekuntza ikastaroak on-line.
  • EGA: Ikastaro berezitua (trinkoak). Deialdi itxian parte hartzeko aukera
  • Tituluak: HABE/Hizkuntza Eskakizunak eskuratzeko ikastaro berezituak. Azterketak euskaltegian bertan .
  • Irakasle ikastaroak: Hobekuntza (Irale), hizkuntza eskakizunak….
  • AISA: Etorkinentzat
  • Guraso taldea: Gurasoentzako egokituak.
  • Dendaketan: Merkatariei zuzendutako ikastaroa
  • OSATUZ: Osakidetzako langileei zuzendutako ikastaroa
  • Hitanoa: Edonorentzat
  • Mintzapraktika egitasmoak: Praktika jarduera zerbitzua.

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak (adin honen azpikoak baimen berezia)

Metodologia: AEKren metodologia komunikatiboa da; praktikoa.Hizkuntza ikasi ahala erabiltzea da helburua.

Taldekatzeak: Eskariaren arabera egokituak

 

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA / Calendario y horario

  • Urritik ekainera (Uztaila eta Irailean ere taldeak sortuz gero)
  • Astelehenetik ostiralera
  • Ordutegia: Taldeen beharren arabera

 

* HERRITARREN HEZIKETARI/HIRI HEZITZAILEARI EGINIKO EKARPENA

Herrian identifikatzen diren hutsuneen diagnosia egin ondotik sortzen diren beharrei aurre egiteko prestatuak gaude arlo ezberdinetarako; bai ostalari, bai merkatari, bai guraso,bai etorkin, bai alfabetatze, bai titulazioa... Ordiziako Udalak herritarrei euskara ikasteagatik ematen dien diru-laguntzak.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea