Albisteak rss

TOLERANTZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2016/11/16

Tolerantziaren Nazioarteko eguna izanez Ordiziako hainbat eragile elkartu dira Dar Dar produkzioak martxan jarritako ekintza bat burutzera.

Tolerantziaren nazioarteko eguna dela eta, gaur hilak 16 ekintza sinboliko bat aurreikusi dute Dar Dar produkzioak Giza Eskubideak Herrira proiektuaren barruan.

Ekintza hau barrena parkean landatutako artzearen inguruan burutu da goizeko 10.30 inguruan. Bertan bi ekintza nagusi egin dira;

1. Juan Kruz Igerabideren testuarekin plaka bat egin da eta zuhaitzaren ondoan jarri dute.

2. Zuhaitza inguratzen duten losetak margotu dituzte bertara inguratu eta parte hartu duten Ordiziako elkarte ezberdinek. Elkarte bakoitzak euren zatitxoa margotzeko kolorea aukeratu dutelarik.

Hona hemen bertan ateratako argazki bilduma ARGAZKIAK


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea