Albisteak rss

SASKI SOLIDARIOA PRENTSAURREKOA

2015/11/26

Gaur 10:30etan Barrena Kultur Etxean izan da Saski Solidarioa aurkezteko prentsaurrekoa.

Ordiziako hainbat eragilek hartzen du parte Saski Solidarioa ekimenean. Garaguneak, Zuhaizti zentroak, Urdaneta Ikastetxeak, Jakintza Ikastolak eta Oianguren Institutuak hartzen dute parte Caritasi laguntza emateko produktu desberdinen bilketan.

Antolatzaileek argi utzi nahi izan dute ekimen honen bidez beharrean dauden herrikideak laguntzen ditugula. Ordiziako Alkate José Miguel Santamariak “kontzientziazioan eta herriko eragileen arteko elkarlanean” duen garrantzia azpimarratu nahi izan du.

Ordiziako parroko Jon Etxezarretak gazteek Saki Solidarioa ekimenean duten inplikazio eta parte-hartzea eskertu ditu. Jarraian, urtean zehar euren esku-hartzea zein den azaldu du. Aipatu du, Caritasek, egun Ordiziako 475 familiari ematen dizkiela laguntzak, eta Saski Solidarioarekin lortzen dituzten gaiekin urtearen zati garrantzitsu baterako dutela.

Eragile taldeek urte hauetan zehar euren esperientzia zein izan den azaldu dute. Batetik, ikastetxeetan Caritasek egiten duen aurkezpenak herriko errealitatearen berri ezagutzen laguntzen die, eta bestetik, eskuzabaltasunaren garrantziaz jabetzen dira.

Zuhaitzi zentroko ordezkariak, Raquel Bravok, “Zuhaizti zentroan gero eta produktu gehiago biltzen” dela esan du eta zentroko jendeak egiten duen “esfortzua txalotu” nahi izan du; pentsio baxuenak dituztenak dira lehenak laguntza ematen.

Amaitzeko, bilduko diren produktuen zerrenda esan du José Miguel Santamaría alkateak:

  • Esnea, azukrea, olioa
  • Tomatea, txokolatea, Cola cao
  • Nozilla, turroia, gaztatxoak, atuna
  • Prestatutako poteak (familia askok pobrezia energetikoa pairatzen du, ez du sukaldean egiteko adinako dirusarrerarik).
  • Babarrunak, garbantzuak, dilistak
  • Etxea garbitzeko gaiak.
  • Norberaren garbiketarako gaiak

Gaiak ikastetxeetan, Zuhaiti zentroan, eta Garagunean bilduko dira abenduan zehar.


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea