Albisteak rss

Otsailaren 20a: Justizia Sozialaren Mundu Eguna

2016/02/17

Otsailaren 20a Justizia Sozialaren mundu eguna da. Egun horren inguruan, Ordizian, hainbat ekintza egingo da Dar-dar produkzioak gizarte ekimenezko kooperatibak eta Ordizia Hiri Hezitzaileak antolatuta.

18:00: Giza Eskubideak herrira proiektuaren ondorioz ikastetxeetan sortu ziren muralak zintzilikatuko dira Plaza Nagusian.

19:00: Plaza Nagusian, herritarrek Giza eskubideen eta justizia sozialaren inguruan nahi dutena idazteko espazioa zabalduko da. Aldi berean, parte hartzaileen artean txokolate beroa banatuko da.

19:30: Nazioarteko GEH Korto lehiaketaren aurkezpena Herri Antzokian.

20:00: Minetu Mbarec eta Lehbib Rguibi el Kadi Musikari Saharauiarren kontzertua hasiko da Plaza Nagusian.

21:00ak inguruan ekintzaren amaiera.

 

Ekintzan parte hartzen duten erakundeak: Stop Desahucios Goierri, Ordiziako Txistulariak, Amets Bide Dantza Taldea, Ordiziako Erraldoiak, Ordiziarrock Trobadore Alaiak, Urdaneta dantza taldea, Zuhaizti elkartea, Nagusilan, Kimetz, Zazpi Arte, Urrup antzerki taldea.


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea