Gaur burutu da "Liburu Baby Kluba" deritzan jardueraren lehenengo saioa. Udal liburutegian elkartu dira ume zein heldu eta primeran pasa dute.
Liburu Baby Kluba ekimenak, “Ordizia Hiri Hezitzailea” programaren barruan garatzen da . Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuin kontaketen saioei gehitzen zaio.
Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.