Albisteak rss

LEHIAKETA HEZITZAILEA

2016/09/02

Ordiziako Larrun Arri elkarteak antolatzen duen Sukaldari Txapelketak ibilbide luzea du. Gure herrian sona handia duen ekimena da, eta iaz 25. urteurrena ospatu zuen.

Aurten berrikuntzekin dator lehiaketa. Herritar guztien partaidetza sustatu nahi dute antolatzaileek eta baita Ordizia Hiri Hezitzaileak dituen printzipioekin bat egitea ere.

Berrikuntzarik nagusiena aurten lehiaketa ez dela Ordiziako elkarteen arteko izango, ekimenaren babesleen artekoa baizik. Ekimenaren babeslea den edozeinek ordezkari bezala sukaldari txapelketan bikote bat lehiatzera bidali ahal izango du. Bikote hori osatzen duten pertsonek zenbait baldintza bete beharko dituzte: Bikotearen partaide batek 14 eta 18 urte bitartekoa izan beharko du. Partaideetako inork ezin du sukaldari profesionala izan. Bikotean genero aniztasuna egotea gomendatzen da. Gaztearen zeregin nagusiena sukaldatutako plateraren konposaketa egitea izango da. Nahiz eta, gainontzeko lanetan egindakoari ere kontuan hartuko zaion.

Lehiaketako partaideen zeregina Idiazabal gaztaz osatutako errezeta prestatu eta epai mahaiari aurkeztea izango da.

Errezeta aurrera eraman ahal izateko osagaien erosketara bideratzeko 40€ko diru-laguntza emango da. Hala ere Ordiziako plazan gure herriko azokan ohikoak diren produktuez osatutako mahai bat izango dute partaideek haien erabilerarako.

Belaunaldien arteko sukaldari txapelketa hau irailaren 6a, asteartean, Ordiziako herriko plazan ospatuko da arratsaldeko 5.30tatik aurrera.

Izena emateko edo informazio gehiagorako: ordiziagastro@gmail.com


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea