Albisteak rss

KulturLab, Ordiziako kulturaren etorkizuna

2019/02/13

KulturLab izenarekin, Ordiziako udalak kulturaren kudeaketarako eta kultur ekipamenduen erabilerarako plana martxan jarri du. Ekimen honek, herriko kultur ehunaren eta herritar orok dituzten behar eta interesak aintzat hartuta, etorkizuna planifikatzea du helburu. Hau da, Ordiziako hurrengo urteetako Kultur eredua finkatzea. Egiteko erari dagokionez, plan honen emaitzak prozesu parte-hartzaile baten ondorio izan behar duela argi du udalak, non Ordiziako herritarrak, alderdi politikoak eta eragile ezberdinak inplikatuta egongo diren.

Proiektuaren garapena

Proiektuan 3 lan bloke nagusi marrazten dira: lehenik, egungo egoeraren azterketaren garapena eta tendentzia berrien azterketa; bigarren bat, non Ordiziako kultur eremuaren erronka eta nahiak markatzen diren; eta hirugarren bat, maila teknikoan, amestutakoa posible egin dezakeen plan operatiboaren garapena eta ekipamenduen erabilera planaren diseinua.

Behin kultur kudeaketa  eta kultur ekipamenduen erabilerarako plana  finkatuta dagoenean, udalak bertatik irtendako akzioak faseka martxan jartzea hartuko du bere gain.

Prozesu parte-hartzailea

Hau guztia aurrera eramateko oso garrantzitsua da Ordiziako kultur bizitzan parte hartzen duzuen pertsona eta talde ezberdinen iritziak eta ikuspuntuak ezagutzea. Zuen ekarpenak oso baliotsuak izango dira prozesu osoan zehar,  herriko errealitatea gertuago ezagutzeko eta etorkizuneko kultur plana zehazteko.

Horregatik, eta Ordiziako kultura erabiltzaile bezala, proiektuaren aurkezpen saiora gonbidatu nahi zaitugu. Datorren otsailaren 14an izango da, arratsaldeko 19:00tan Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan.

Mila esker!

 


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea