Albisteak rss

"Giza Eskubideak Herrira" Korto Lehiaketa Internazionala

2016/09/12

Amaitu da dagoeneko Ordizia Hiri Hezitzailearen baitan antolatu den “Giza Eskubideak Herrira” Korto Lehiaketa Internazionalera kortoak bidaltzeko epea.

Dakizuen bezala, pasa den otsailetik kortoak bidaltzeko aukera zegoen. Horrez gain, Ordiziako Herri Antzokira filmaren bat ikustera zoaztenek astero lehiaketara aurkeztutako korto bat ikusteko aukera duzue.

Denera, 28 herrialdetako 130 korto aurkeztu dira nazioarteko sekziora. Herrialdeak besteak beste: Brasil, Hegoafrika, Kolonbia, Belgika, Mexiko, Errusia, Maroko,Estatu Batuak, Turkia, Australia, India, Finlandia, Taiwan, Tailandia, Kanada...

Bestalde, aipatu, Ordiziako Jakintza Ikastolatik 6 korto jaso direla, bejon deizuela!


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea