Albisteak rss

ERREFUXIATUEKIKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

2016/06/03

Ekainean zehar, Ordizian, hainbat ekintza egingo da errefuxiatuek bizi duten egoeraren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko, eta, baita Siriara sendagaiak bildatzeko ere.

 

EKAINAK 6, ASTELEHENA, 18:00etan, Barrena Kultur Etxean (Gazteleraz)

- Behija Oruc

Orain 24 urte Balkanetako gerratetik ihesi atera zen eta Ordizian finkatu den famialiaren testigantza.

- Europako errefuxiatuen egoera eta egungo krisi humanitarioa.

Javier Canivell. CEAR-Euskadiko abokatua.

Egun eta azken urteetan Europan errefuxiatu izaera lortzea zein zaila den ezagutuko dugu. Baita, Europan momentu honetan, Siriako krisia dela eta, ematen ari diren politikak.

- Hotz Legazpi eta SOS Siria Urretxu-Zumarraga.

Siriara antibiotikoak bidaltzeko kanpainaren berri emango digute. Diru bilketa ekainak 20ean egingo da Ordizian.

 

EKAINAK 14, ASTEARTEA, 18:00etan, Barrena Kultur Etxean (Euskaraz. Itzulpen zerbitzua)

Siriako gerra zibila: heriotzari nola ihes egin.

Mikel Aramendi. Kazetaria.

23 milioi biztanle zituen Siriak 2011n. Bost urte geroago, gerrak derrigortuta, 5 milioi siriar baino gehiago daude erbestean, eta beste 6 milioi baino gehiago daude etxetik ihes eginda herrialdearen barnean. Hasi besterik egin ez dugun XXI. mendeko giza hondamendi handiena da.

 

EKAINAK 20, ASTELEHENA, 18:00etatik aurrera, Barrena Kultur Etxeko atarian.

Diru bilketa. Siriarrekin bat eginez.

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, Hotz Legazpi y SOS Siria Urretxu-Zumarragaren bitartez, Siriara antibiotikoak bidaltzeko diru bilketa egingo da.


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea