Denboraren Kapsula Ordizia Hiri Hezitzailea proektuaren barnean jorratu den ekintza dugu. Ordiziarren beharrak ezagutu, gazteen elkarlana bultzatu, gazte eta erakundeen arteko hurbilketa sustatu eta belaunaldi desberdinen arteko ezagutza zehazteko aukera ematen digun ekintza.Ekintza honetan parte hartuko dituzten eragileek hainbat objektu sartuko dituzte kapsulan eta 50 urteren ostean irekiko da, hauek hezkuntza edota arlo sozialean izan duten eragina eta aldaketa ikusteko aukera izanik.
Kapsula Barrena Kultur Etxeko hormetan gordeko da eta bertan, plaka bat ezarriko da horren testigu delarik. Jarraian, parte hartzaileen sinadura jasoko dugu ekintzaren konstantzia zehazteko. Hau bilduko duen aktaren kopia bat kapsulan bertan gordeko da objektuekin batera eta bestea, Udaletxeko erregistroan izango da.
Kapsula 2068ko Otsailaren 1ean irekiko da dagokion udalbatzaren eskutik