Albisteak rss

Alfabeto Padagogiko eta Denboraren Kapsula ekintzen aurkezpena.

2019/01/23

Aurkezpena

Alfabeto Pedagogikoa eta Denboraren Kapsula Ordizia Hiri Hezitzailea proiektuaren barruan garatu diren ekintzak dira eta biak otsailaren 1ean aurkeztuko dira Barrena Kultur Etxean.

Alfabeto pedagogikoak, izenak berak adierazten duen moduan, alfabetoaren lehenengo letratik azkeneko letraraino egon diren eskultura, pertsonai, monumentu, eraikuntza edota hainbat leku hezitzaile jasotzen ditu.

Aldi berean,  Alfabeto Pedagogikoa pdf formatuan aurkitu ahal izango duzue Hiri Hezitzailearen  web orrialdean hemendik aurrera.

Denboraren Kapsulari dagokionez, gaur egungo Ordiziaren inguruan hausnarketa egiteko aukera eman du, hemendik 50 urtetara etorkizuneko Ordizia zein izango den irudikatzeko ariketa ezin hobea izanik. Denboraren kapsularen ideian oinarrituta (gaur egungo mezuak eta objektuak gordetzeko ontzi itxiak dira eta etorkizuneko belaunaldiek aurkituko dituzten itxaropenarekin egiten dira), ikastetxeekin eta beste elkarteekin  jorratu den jarduera  izan da. Partaide guztien ekarpenak kutxan sartzean, elkarrekin Haur liburutegira zuzendu eta bertako hormen artean sartu da kutxa honen testigu den plaka bat ezarriz.

 

 


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea