Albisteak rss

AHOZ AHO JAIALDIA LARUNBATEAN ORDIZIAN

2016/03/09

Ipuinak, narrazioak, ahotsa eta magia protagonistak larunbat honetan ahoz aho jaialdian.

Iñaki agirrezabal (euskal herria) y monika klose (alemania) larunbata honetan barrena kultur etxean (17:00 h.). Eta jarraian plaza nagusian “istorioen magia, magiaren istorioak” diego calavia (errioxa),  jon zabal eta  asier kidam (euskal herria) magoekin.

Ahoz-Aho jaialdiaren edizio berriak, zortzigarrena, ahozko tradizioko kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta beste ikuskizun mordo bat ekarriko dizkigu Ordiziara, denak ere ipuinetan oinarritutakoak. Ahoz Aho jaialdia pasa den martxoaren 5ean hasi zen, IV Narrazio lehiaketarekin, eta larunbaterako programa bikoitza iragarri du.

Hainbat estilo eta hainbat forma, gure mundu anitz, mestizo eta kultura askotarikoaren erakusgarri. Kultura desberdinak, mundu ikuskera desberdinak, jarri nahi dira aurrez aurre, mendean hartu nahi gaituen kultur globalizazioari ihes eginez. Elkar ezagutzea da helburua, harremanak ezartzea eta areagotzen ari den mestizaje aberasgarria onartzea, bakoitzak bere izateari eutsiz.

Larunbat honetan, hilaren 12an, arratsaldeko 5etan, Barrena Kultur Etxean jaialdiaren ekitaldi nagusienetariko bat ikusteko aukera izango da: IÑAKI AGIRREZABAL (EUSKAL HERRIA) eta  MONIKA KLOSE (ALEMANIA) protagonistak.

 

Monika Klose Akisgranen jaioa da , kulturen arteko bidegurutzea den muga-hirian. Betidanik interesatu zaizkio beste ahotsak eta hizkuntzak. Literatura frantses eta espainiarrean lizentziatua, haren bidaiari-espirituak Bartzelonara eraman zuen; han ipuinak kontatzearen artean ezagutu, eta maitemindu egin zen… Urteak daramatza kultura eta toki desberdinetako herri-ipuinak edo egileenak deskubritzen, eta era guztietako entzuleentzat kontatzen ditu, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez eta bere ama-hizkuntzan, alemanieraz.Hizkuntza horretako ikasleentzat ematen dituen ipuin-saioek aukera ematen diote hizkuntza-irakasle lana narrazioaren lanbidearekin uztartzeko. Haurrentzako idatzi dituen ipuinetako batzuk argitaratu egin dira ( “El oso y el cuervo”, OQOEditora; “En Croco se'n va a passejar”, editorial Albi; “En pau”, editorial Albi).  Muntdemots-eko Nazioarteko Narrazio Jaialdian parte hartu du, Bartzelonan, baita Munduko Kontu Kontalariak jaialdian ere, Elorrion.

Bestalde, Iñaki Agirrezabal,  Beteluarra. 1996 urtetik ipuin kontaketak egiten. Gorringo taldearen ipuin kontaketa-teatroko emanaldiak prestatzen 2010 arte. Bakarkako ipuin kontaketa saioak eta teatrorako aktore eta eszenografia lanak ere egin ditu.

 

Aperitibo ezin hobea Ahoz Aho Jaialdiak eskeiniko duena larunbat honetan, Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Barrenako saioaren ondoren, Ahoz-Aho jaialdia kalera aterako da eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera  Magia izango dugu protagonista Plaza Nagusian , hiru magoekin Errioxako Diego Calavia eta Euskadiko  Jon Zabal eta  Asier Kidam, Hiruek hurnileko magiaren saioa eskainiko dute “ISTORIOEN MAGIA, MAGIAREN ISTORIOAK” izenburuarekin.

 

http://intujaiteatro.blogspot.com.es/2016/02/ahoz-aho-2016-artistakartistas.html

 


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea