Albisteak rss

Ahoz Aho jaialdia 8. urtez Ordizian

2016/02/25

Martxoaren 5etik 18ra bitartean Ahoz Aho VIII. nazioarteko ahozkotasunaren jaialdiaz gozatzeko aukera izango dugu Ordiziarrok.

Martxoaren 5etik 18ra bitartean Ahoz Aho VIII. nazioarteko ahozkotasunaren jaialdiaz gozatzeko aukera izango dugu Ordiziarrok.

Jaialdia Ordizian eta Tolosan ospatuko da. Herritarrok eta bertaratzen den orok istorio ezberdin ugari aditzeko aukera izango du kondairak, poesia edo beste herrialdeetako istorioak, besteak beste.

Ahoz Aho jaialdiaren baitan, Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketaren 4. edizioa egingo da, gainerako edizioetan parte hartu duen zenbait lehiakide profesionalekin batera arituko dira.

Egitaraua honakoa izango da:

  • Martxoak 5: Ipuinen ahozko narrazio lehiaketa + Lekord Taldea (Euskal Herria), D´elikatuz zentroan, 19:00etan.
  • Martxoak 12:
    • Gertuko Magia (euskaraz eta gazteleraz), Barrena Kultur Etxean, 17:00etan.
    • Istorioen magia, magiaren istorioak (euskaraz eta gazteleraz), Diego Calavia (Errioxa),  Jon Zabala (Euskal Herria) eta Asie Kidam (Euskal Herria). Herriko Plazan, 19:30ean. 
  • Martxoak 14: Autu Mautu (Euskal Herria), Goiztiri AEK Euskaltegian, 18:00etan
  • Martxoak 15: Ixabel Agirresarobe (Euskal Herria), Urdaneta Ikastetxean 10:00etan eta Jakintza Ikastolan 11.15ean.
  • Martxoak 16: Maider Galarza (Euskal Herria), Urdaneta Ikastetxean 10:00etan eta Jakintza Ikastolan 11.15ean.
  • Martxoak 17: Bonai Capote (Ekuatore Ginea) eta María Buenadicha (Kanariar Uharteak),  Barrena Kultur Etxean, 19:00etan
  • Martxoak 18: AHOZKOTASUNAREN GALA NAGUSIA (lehiaketaren finala), Barrena Kultur Etxea , 22:00etan.

Lehiaketaren inguruko informazio osoa ondorengo link-ean: http://www.ordizia.eus/kultura-albisteak/2591-iv-ipuinen-ahozko-narrazio-lehiaketa-ahoz-aho-jaialdia


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea