Ondare ez-materiala > SANTA ANA ALDIZKARIAK

ORDIZIA NAGUSI ZELA

1979an Martin Mendizabalek idatzia

Irakurria edo entzuna duzue, noski, 1399´tik 1615´ra Ataun, Beasain, Itxasondo, Legorreta, Arama, Altzaga, Gaintza, Zaldibi eta Lazkaomendiko 8 baserri Ordiziari itsatsita egon zirela. Baña, barruti bakarra osa arren, zertan ziren bat eta zertan banaka?

Auzoak mugene ta administrazioaren jabe jarrai zuten beti.

 

Udaletxea, auzitegia, espetxea eta alkatea ezik, auzo guztietan ziren beste arduradunen ordekoak. Sarritan gerta oi ziren okerrak menderatzeko aukeratuak. Lanik zailena eta ugariena “regidore zintzoak” zuten: pisuak, neurriak, janari-edariak eta prezioak miatzea eta maltzurrak zigortzea.

 

Auteskunde eta azterketa.- Urtero San Migel egunez aldatzen ziren arduradun guztiak. Aukerberriak, leial jokatuko zutela zin egin ondoren, bi regidore zintzoen azterketa zetorren. Erriak emandako ogiriña eskuetan zutela ogitegi batera joanik, ogileari ale batzuk oretu eta errerazi. Iaioak ala ez, ogia ongi errea ote edo pisuan ziur eta igarri bear zuten.

 

Zeregiña.- Ardoak eta sagardoak txastatu: berez onak ziren edo eta ura naasturik ote. Urtean iru aldiz prezioak egokitzen zituzten: Santu guztietan, otsailaren 14án eta San Joanetan. Regidoreak aldatu arte prezioak iraunkor bear zuten.

Ostatu eta saltoki guztietan prezioak agerian jarrerazten zituzten. Neurriak miatu eta pisu klase geiegi ote denda bakoitzean. Auzokoetako ordekoak “txibatoak” ziren. Jakiak ere gordin eta osasungarriak bear zuten.

 

Zigorketak.- Barrutiko ostatu eta saltokietan maiz ibili bear zuten.

Ogia ongi erregabe, edo txikiagoa edo pisuan ariñago aurkitzen zutenak zigor jakiña zuen.

Neurriak txikiago, edo pisuak ziur ez bazeuden, aldiko zigor jakiña.

Prezioak galestiago edo merkeago aurkitzen bazituzten, berdin.

Ardoak naastuta edo sagardoak ura bazutenedo onak ez baziren, zigor latza baiña aldiko jakiña zuen.

 

Arazoak.- Ordizia konsumo tokia zen baina auzoetako jendetzarik geiena ere estu samar bizi zen. Borrokalariak aberatsak ziren, gehiago zezaketelako eta zer saldu ere ugari eduki oi zutelako.

Prezioei ez eustea eta aldalarien menpe ibiltzea, erritar geienei iseka egitea zen. Maitartza ugaria zen, baserriak txikiak. Eziñean bizieraztea etxearen jabe ziranak zorretan itotzea zen ta maiztartza ugaritzea. Orregatik sendo eusten zioten: “Ez merkeago, ez galestiago”.

 

Aragiak.- Garai aietan artza eta otso asko zegoen. Batez ere udan abere asko iltzen zituzten. Aragi geiegi alperrik galtzen omen zen regidoreak garaiz ibili nai ez zuelako. Auzoen aitzakirik aundiena auxe zen. Ilda aurkizten zuten abereak ez baitzuen prezio berdina. Edo aldiko jarri bear zitzaion edo saltzerik ez zegoen.

 

Zinketak.- abere bat otsoak edo artzak il eta marraskatuta aurkitzen bazen, aprobetxatu zitekena saldu ziteken, baina aldiko regidoreak prezioa ipinita gero.

Mendian elbarritu zelako edo aizatuta lertu zelako, abere bat galtzen bazen, jabeak aragi pusketa bat zuela eta bi testigu berekin zioazela, regidoreengana azaldu bear zuen, aberea ez zela gaitzez il. Gero agindutako prezioan saldu bear zuen.

 

Gertaerak.- Berez ilda aurkitzen zen aberea, leenengo ze gaitzez il zen jakin bear zuten. Tolosa, Seguran (barrutian, alegia) eregi txarra jateagatik bat baiño gehiago il ziren edo oso gaizki ibili: ilda aurkitutako bei baten aragia jan eta.

Zaldibin Urretagoieneko Joan eta bere semea il ziren. Artaldean gaitza sortu eta aprobetxatzeagatik jan zutelako uste izan zen. Zaldibin ere emakume bati ilda aurkitutako ardia larrutzen ari zela gaizki jarri eta ordu gutxi barru gorputz omen zen.

Beasainen beste etxekoandre bat, ikuiluan akatutako bei bat larrutzen ari zela, gaizki nabaritzen asi eta larrua kentzerako ilda gerta omen zen.

 

Gaurko sendagilleek.- Sendagille bati baiño geiagoei galde diet gaitz auen berri. Eman didaten agerpena auxe da: gaitza karbunko izan daitekele. Baña bezperatik beste gaitzdun aberen bat larrutzen ibilita. Lenengo abereak gaitza erantsi eta bigarrenean lurriña arnasez geitzean.

 

Erabakiak.- Auzo guztietan diote: “Obe da regidoreak errikoak izatea. Auzoetakoak balira, bata bestearekin xamurragoak izango lirateke. Galerarik ez izateagatik eta abar. Onela ziurtasunik ez duen aragirik ez da saltzen uzten. Eta auzoetan ez da eriotzik edo gaitzik jasotzen”.

 

Onelakoa zen garai artako abelera. Ez zen errexa baiña bai errikoia.

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea