Ondare ez-materiala > SANTA ANA ALDIZKARIAK

BARATASKO

1979an Barataskok idatzia

... jode... behin eta berriro etxetik atera orduko... nahi eta nahi ez... aldapa igo behar... kontuuuz mutikooo... zertarako... eta... behin gora igo ezkero... pote batzu hartzekotan... berriro jaitsi beharra izateko... xuxeen... iuuufiii... goian azkenik.... egin zezaketean zelaiago herri xixtrin hau ere...

... eta horretan baduk heuk kulpa piska bat ere... eee?... noski... oiangun jaio eta hiretzat ez dituk ezer aldapatxo hauek... xuut... heldu barandaa... esaidak ba zer nahi huen... hik etxeko bidean halako aldapa zaharrak igo behar hituela eta besteok izorratu nahi... ala?... guk ere sufri genezan... eztuk?... jakina... txikitatik esaten zidatean... maldemutxoakonsuelodetontos... aiii... hortan habil heu ere...

... zer? ... zer diok?... ez nabilela xuxen...?... kontuz eee... ez nagoela nire onean...’ ... ezta beharrik ere... nahi ahal duk eskubitako ukalondoa ezker belaunean jarriz bueltatxo batzu ematea?... bai eee?... baita zera ere... mozkoruta nagoela pentsa zezaketek... zera...

... erneee... bi eskukin baranda... gainera hik ba ahal duk ezer esaterik?... hor ttentte gau eta egun... indio larrustu pornografo horiez inguraturik... behatza izarren artean... burutik ni bezain sano bahego ez hintzateke hola denbora luzean egongo... bazekiat... seguru negok... ieeepaaaa... balantza horik... zer uste duk?... jendeak ez hagoela dagoeneko ezagutzen... ala? Balantzaaaak... guzira zer’... zer erakutsi nahi diguk... pasa hituen hire garai onak... zera... behatza jasota prailemaisu aurpegi hori jarriz... zeinek uste duk ba egingo diala kasu?... ni bezalako kulturadun jakintsu ospetsu batek ez ezik... eta... adizak... jendea orain... ez zegok maisukeri lelotarako...

... eskerrak halere... behatz horrekin eutsi ohi dituk... direnak eta ez direnak... ez genuke bestela non erantsi jakingo... hainbeste eta hainbeste gauza... festetan esate baterako... baranda helduz eskuak izerditan... aggg... holakoxeak dituk ba oraingo gazteak... badakik... baina hiri bai gustatuko gurekin batera ibiltzea... eee?

... eskerrak ondo eutsi hindutenik bestela hortxe ibiliko hintzateke hire praile sotana beltzaz estalirik herriko edozein izkinatan porru eder bat errez edo eta gureko puben batean  gutako edozein kubaerdi pare batetara gonbidatuz... zeren... egia esan... modernizatzen ari gaituk... eztuk?... orain ez duk lehen bezala... zera... adiskide... lan eta lan eta musu bat eman ezin... ufff... despejatzen hasi ote naizen... orain zaharrak alaespektatiba... baina bai gustora hartuko lituzketela gaztek hartzen ditugun libertateak... eta ez libertateak bakarrik... gintonikak ere... jode... bai diskurtsibo nagoela... baratasko for president... barandaaa...

... gainera heu ere... adizak... ez hintzen tontoenetakoa izango... etxeko lan guztiak utzi eta ameriketara joan hintzen hori... ez diguk sinistu arazi nahiko lanera joan hintzenik... eztuk?... eta hire sotana mihatzen duten indio horik ikusiz bazirudik azeradefrentekoa bihurtuk bueltatu hintzela... oseakeee... hobe duk isiltzea... beno... eskurik gabe ttentte... ondo zegok... eta hi?... ez hasi mugitu... ez... zeinek erakutsiko ote zian edukazioa hiri... beno... yake ez diaadan ezer erantzuten... banijek... malabenturatu hori...

... lehen ez zekiat zeini kontatu diodan bezala... banijek... halabeharrez... aldapa behera... sooo... frenazak piska bat motel... ezkerretara... ... joño... ona zegok hau... zumodepina bat... zumodemelokoton bat... batidodetxokolate bat... granadina bat... bila ibili nauk baina sobrare ez zegok hemen granadako neskarik... ron... kuantro... eta ez zekiat zenbat gauza gehiago... belarrira esplikatzen zidak hau dena... abekrenen errezeta balitz baino izkutuagoan...

... gozoa ari nauk jartzen... negar egingo luuuuke nire amak baleki...

... berriro aldapa gora... zertarako... eta... berriro jaisteko... hauek tuntunak...

... ieeepaaa... zeeer? ... behatza altxatuta oraindik... nekatuko haiz...

... ñooo... bueltatzen naizeneko problema... abenida trakets honetako baldosak... mugitu egiten dituk... denak hilaran harrapatu nahi... eta... ezin... eskubitara... ezkerretara... paretaren kontra... eskerrak sendoak direnik... ez duk leku txarra parke batzu egiteko... kenduko balizkidate... nooooski... orain bazekiat...  zergatik ez dituzten parkeak egiten...

... non dituk giltzak?... hemen... hemen... orain... asmazak... ze giltza den... eta... sartzak... sarrailean... jode...

Baratasko (1956-____)

Irakurleok!

Zaintzazue ea noiz bete ditzakezuen azpimarraturiko tarte horik.

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea