Ondare ez-materiala > SANTA ANA ALDIZKARIAK

AURREZ ETA GERORA

1982an Martin Mendizabalek idatzia

Hona haría korapiloa. San Bartolome eraiki arte. Eliz-mendea herri. Villa Franca. 8 basa-herrien buru. Zapuzketa. Bakarrik.

San Bartolome

1215-ko Konzilioaren ondorea da. “Pazkoazkoa benik urtero baterazteko” bere aginduaren babes ernetakoa. Bi asmo zituen erabaki honek: andizkien mendetza eten nahia eta kristau-ardura.

Hordura arte basa-eliz gehienak mendeko ziren eta nagusienaren jabeak irabaz-bidetzat erosiak edo jasoak. Gotzaiek ere ezin zezaketeen ugazabak aukeratako apaiza baieztea besterik.

Kristauen erreztasunerako parrokia berriak behar ziren. Joerarik zihurrna eraiketa basa-etxeei eskeitzea zen: elkar zitezela eta aukera zazeteen unean jaso.

Parrokiaren eraiketak nagusitza zorion ordainetan eta bertarako apaizak aukeratzeko eskubidea. Basa-etxeek ez zuten zaputzik egin. Jabe zirela, nahitaez ordain beharreko hamarrak eskuartean geratzen zitzaizkien.  (Urteroko hamarrak laurdenaka ohi ziren: gotzaitegirako, parrokiako apaizak saritzeko,bertako behartsuen premietarako  eta elizgintzarako). Apaiz jatortxoenak eskatzea eta komeni lain edukitzea zetorkien. (Gotzaientzat ere kristauen gogoko apaizak izendatzea atsegingarri zen).

Herri berriak

Erosotasunak elkar zituen etxeak. Eta elizgintzarako unea urrutieneko biztanleen herditsu aukera zuten.

Elizgintzarako eta gerora eusteko poltsa hamarren laurdena zenez, parrokia berriak barruti berrien sortzaile gerta ziren. Hamarrak etxeek ezetzik herriko baso eta mendiak zemaiketeen irabazien zati zirelarik, etxeek banatzeak muga zaharren etena eta berrien premia ager zuen.

Ordura arteko herriek alderdi bakarra zuten, mugak hertzetan (Latzal: ibai eta errekak) eta gainetan (Ur-tzak eta I-tzak) zituztela. Hortik “Urzaharra-gak eta Latz-zaharra-gak, Latz-zahar-di edo Lizardi”, beti errekatik gertu.

Eliza-barruti berriak gaurko izenekoak ditugu. Eliza herdian dutela, eliz-izenez berandu arte ezagutuak, parroki-mugak eta herri-mugak berdin berdinak, lehengo herri zaharren aurrealdez osoa ziren parrokiak errekatik gertu eta auzorik aundienean, eliz-sortzailegatik “erretore” izeneko apaiza dutenak eta apaizari “vicario” (ordeko) deitzen diotenak erregeren apaiza hamarrik eta nagusitzarik gabe utzitako herriak.

San Bartolome eraikitzeko elkar ziren etxeek eta zegozkien mendeen hertzetan hezar zuten barrutiak osa zuten Ordizia, geroztik geurea dugun herria.

Ordizia ala Herdizia?

“Ordizia” Sevilla-tik Alfonso X-ak bidalitako agerian bakarrik datza: “Sepan... que avemos de facer una puebla en aquel logar que dicen Ordizia a que nos ponemos nombre Villa Franca”.

Herriko inskribau betek honela diotsa: “Cofradía de Santa Ana de la iglesia de San Bartolomé de Herdizia” (1509). Eta honela dirudi, San Bartolome “herdi-izia”n (erdiko etenean) bait dago.

Hiru tontor ziren, auraldeak herri bana osatuz. “Atz-arti” (Murumendi) eta gaurko Urkia bere herri; “I              -tza” (herdikoa) Berosztegi-tik Mariarats arteko herridiaz; “Ur-itz-or-be (Usurbe) Mariarats-tik Her-azti-raino (San Marin-go erreka).

Herdikoa eten zen: “Itz-atz-ondo”n Santa Maria eraikiaz eta “Herdi-izia”n San Bartolome sortuaz. “Be-atz-ai-n” ere beste Santa Maria jaso zuten.

Oriaz bestaldetik lau zati egin zen herri zaharra. Bere mugak: Lazkao-mendi.ko eskola gainetik hasten diten Senperera-ko erreka eta Zaldibia-ko Zugaztieta-erreka urak Oria-n galdu arte. Nazabal-ek Zaldibia-ko San Fe-ra jo zuen, Albitsu-k eta gaurko Senpere-k Lazkao-ko San Mikel-era, Lazkaibar-ek Beasain-go Santa Maria-ra eta gainuntzekoak (iparralde osoak) Herdizia-ko San Bartolomera.

Ordutik San Bartolome-eliza gerta zen bere eraikitzaileen eta barruti berriaren txosten, biltzartegi, artxibu eta ezaugarri. Zein urtetan? 1215-tik bereala eta Santa Maria parroki bezela hasi arte.

Villa Franca

Alfonso X-ak, Europako “enperadore” izateko ameskeriz, Gaztelerri-tik Frantzia-ra bidea hiribilduz babestea erabaki zuen eta gaurko Salvatierra, Segura, Villafranca, Tolosa eta Hernani? Eraikitzeko agindua eman 1256-an.

Hemen jasotzen ari ziren hiribilduari “Villa Franca” izena eta Vitoria-ko fueroa jarri zizkion 1268-an.

Gipuzkoa-ko hiribilduak ez ziren harresiz inguratuak, sakon-uneetan ezik eta berdintzearren. Etxeak ziren esi, kanpora itxu eta etengabeak, gohitxoan bakarrik lehioak zituztela. Hiribilduetako irtea-sarrerak ate nagusietatik ahal ziren. Villa Francak lau ate zituen eta tartean lau etxe-zerrenda, kanpora zirrikitu etengabeak eta igo ezinezkoak: Herdiko kale-hertzetan Gaztelerri-rako atea eta Frantzia-rako  atea; gohiko kale herditsutik Garagartza-atea, eta eliz-ondotik San Pedro atea. Etxeek kaleruntz zituzten ateak eta aurraldeak.

Erregeek “pivilegio”ak finkatzen zituzten hiria jaso zedin eta biztanlez bete.  Biztanleek etxe bana jasoko zituztela eta babesketa-esia berekisa osatuko ote zenen irrikia, ba. Sarritan adierazten diote erregeari “hiriberrian oso biztanle gutxi daudela eta ez dutela etorri nahi”. Hori entzutea eta “privilegio”ak ugaritzea zalapartaka zetorren. Biztanle-gaien kontua jakina da: “privilegio”ak derioten zerga-arinketagatik hirian etxe bat jasotzeak merezi ote? Biztanle-ezak berehala larritzen zuen erregea. Etxegintza gelditzeak ez babes eta ez guradi uzten bat zuen.

Lasai jalki daiteke: “Zenbat ´privilegio´ erantsi ainbat bider ezina nagusi”,  “Zenbat ´privilegio´ ainbat larri-aldi.

Lehena eta aldaketak

Hiribildua “kiste” bat besterik ez da. Bertako eta inguru abertsen etxez eraikia. Biztanle-ugaritu zen baina Herdizia-ko San Bartolome-ren barrutia ez zen zabaldu. Hortik galdera: zenbat urte iraun zuen Ordizia edo Herdizia izenez? 1215-tik bereala eta 1268 arte.

Aldaketa aitagarrienak: hiri barruan jartzeagatik ‘parrokia berria eraiki behar izan zuten. erregea hamarren jabe gelditu zen eta apaiza “erretore” ordez “vicario” izenez eta izatez. Villa Franca 1300 aldera osa zen. Santa Maria parrokiatzat ekitean  San Bartolome ermita biurtu zen eta Ordiziak nagusitza gal zuen, fueroa hasi bait zen agintari.

8 herrien buru

1399-an Ataun, Beasain, Itxasondo, Legorreta, Arama, Altzaga, Gaintza, Zaldibia eta Lazkao-tik 11 etxe itsatsi zitzaizkion. Gudaritegia zenez, lapurkerietatik, nafarren erasoetatik eta handizkien lotsagabekerietatik babes zitzan. Gogo txarrez eta erabakia hauxe. Gipuzkoa osoan azkeneko elkartea izan zen.

Ez zuten mugarik nahastu ez eta poltsarik elkartu. Bakoitzak zeuzkan mendeetan etsi behar zuen. Basa-herriak ez zeuzkaten inorekin elkartzerik Villa Francaren baimenik gabe. Edozertarako herriko alkatearen mende gelditzen ziren eta zin-egitetik hiriko ohiturak eta fueroa zituzten agintari.

Beti negarrez eta ezinean zebilen Villa Franca asko arindu zen gastuak nora banatu aurkitzean. Gipuzkoako Biltzar nagusietan ere 27 zazpi “su” ordez 100 “su”en indarrez hasi zen (“su”dun etxeei bakarrik zegokien batzar ahalmena eta zergen zama).

Zaputza

Andizkiekiko beldurrak izkutatzean eta Nafarroa erregetzarik gabe gelditzean Villa Franca-k ez zeukan zer babesturik. Zina beretik ustu zen.

Fueroa izan zen puzunigarri. Hiribatuan behar zuen etxea aginte eta ordeko maila guztietan jarri zitekenak. Hiri barrukoentzat bakarrik zen Biltzar Nagusietarako aukera eta aukeratu izatea bai eta mendeko guztietarako erabakiak antolatzea. Ezertarako nortasunik ez ziten herri hauek, ez auteskundeetan, ez prezioetan, ez aurrerapen asmoetan. Beti “ume” eta auzo uts. Villa Franca jabe eta herriak lagungarri. “Guztien hiri”, ba, eta dotore nahi, baina zeinentzat mesedegarri?

Hirirako komeni zen prezioa jartzen zitzaien jakiei eta edariei urteroko subastetan eta herri guztietan berdina. Merkeena noski. Hiritik kanpora nekazari ziren eta merketasun hori kaltegarri ohi zitzaien.

Villa Franca-ko ekintzak (Eliza, Udaletxea, kaleak zorutzea, urak sartzea, gudarien eta tresnen probaketak) herri guztien laguntzaz ordaintzekoak ziren, baina herroetako premiak ez ziren herritik laguntzekoak.

Hiriko apaizak ere herrietakoen aurretik uste ziran. Erromerietan, illetetan, prozesioetan eta biltzarretan burukide azaldu nahi zuten, parrokia nagusienekoak ziren aitzakitan.

Auziak ugari eta zitalkeria asmo.

Felipe III-ak oso galesti ipin zituen “villa” tituluak salgai. 1615-ean 8 herriak eta Lazkaoko hiribe askatu ziren. Ordutik Villa Franca hasierako geldi zen.

Biltzar nagusitegi

Gipuzkoan 18 hiri ziren Biltzar nagusien ospaleku. Villafranca zen bat, Biltzarrak jarrai zuten bitartean. 1677 arte 9 urtetik 9 urtera eta gerora 18 urtetik behin 1845 arte.

Gipuzkoako 8-garrena zen 100 “su”ko indarra zuen artean. Bakarrik gelditu zenean 27 “su” eta azkenean 18 “su”. Ditu gutxi eta elkarteetan jarri beharra Biltzarretan ezer adieraziko bazuen.

Azoka

Ordizia-ko gauzik ezagunena eta aipagarriena azoka da. Eraiketa 1512 Gaztelerriko erregina Juanak eman zion, zurreko urtean erreta gelditu zeneko hiria (erabat erre ere) barriz osa ahal zedin. Astero ospatzeko baimena zen baina (inoiz ospa zenik ez dager) ez zuen iraupenik lortu. Astero zer saldurik izango ote zen garai hartan?

Gaurko azokak 1797-an du hasiera. Gerora indartzen joan da eta Gipuzkoako prezio guztien neurgarri izatera iritxi da.

Herria

Hiribildu eraiki zutenetik inguruko herririk aundiena izan da oraintsu arte. Trenbidea eta C.A.F. ziren Beasain-i ugaltasuna eman ziotenak. (Ordiziako Markesak ez bait zuen trenik ikusi nahi eta geltokia galerazi eta handik urteetara herriaren kontura jaso zuten).

Villa Franca de Oria izena, 1916-an jarritako da. Erderazko izena, Gipuzkoako Villafranca izen da beti. C.A.F. indartu halan Ordizia ere hazten joan da.

Industria Errepublika garaian bizkortu zen lan-ezari aurka egitearren.

Baina guzti hauek beranduko albisteak direnez ezagunagoak dira eta amaitzea hobe zait.

Martin Mendizabal

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea