Ondare ez-materiala > SANTA ANA ALDIZKARIAK

1901. MENDE BATEKO HISTORIAK

2001ean Iñaki Hidalgok idatzia

XELEBREKERIAK

Ordezko gauzain izendatu zuren Felipe Agirre (urtarrilak 3ko akta).

Etxean jateko hiltzen diren ardi- eta ahuntz- buruengatik eskubiderik ez ordaintzea erabaki zen (urtarrilak 3ko akta).

Ihauterietan hirurren bat ospatu zen, “desagravio- “El Correo del Norte” egunkariko korrespontsalak dio- de las muchas y graces ofensas que en estos días recibe nuestro divino Redentor” celebrando funciones religiosas el domingo, lunes y martes de carnaval.

Nikolas Agirrek eta hainbat bizilagunek egindako eskaera onartu zen martxoaren 7an, Garizuman ez uzteko jai-egunetako musika eta ttunttunik plazan jotzen.

Martxoaren 28an langileentzako errazio edo tragoen baleak kentzea erabaki zen, kale-garbitzaileari bakarrik eman zitzaion.

Uztailaren 18an karteria Estafeta izatera pasatzea erabaki zen. Bertan, espresa geratzeagatik Udalari zorionak ematen zitzaizkion, postaria zoriondu zen eta Posta bulegoa edo Estafeta eskatzeko eskatu zen. Mahai gainean utzi zen eskaera hori, baina ezinegona sortu zen korporakide batzuengan, eta Alkateak berak esan zuen, ezin zuela ulertu 30 herritarren sinatutako eskaeraren helburua. Itxuraz, Salustiano Iturrioz herritarrak hasi zuen, berak ezagutzen baitzituen Udalak egindako gestioak.

Abuztuaren 31ko bilkuran, eta gaiari jarraiki, Larrea zinegotziak esan zuen, ez zela zalantzen jartzen Iturrioz jaunaren ondo lan egiteko borondatea, eta erabat defendatu zuen zinegotzi izan zena.

Berriro ere hurrengo bilkuran, Lehendakariak honela esan zuen: ”es ofensivo pedir a un Ayuntamiento que active un asunto del cual se está ocupando y pedírselo con la solemnidad de una solicitud firmada por treinta vecinos, es acusarle de negligencia, es decir que se lleva con demasiada lentitud y calma las negociaciones, es que afectan al bien público. Y esto es mucho más significativo tratándose de un poeblo de muy reducido vecindario…”. Bai Gaztañaga zinegotziak, nola Guerezta zinegotziak, Alkatea defendatu zuten Larrea zinegotziaren aurka. Eta udal aktetek orri asko hartzen dituzten hitzaldiak egin zituzten 3 edo 4 bileretan zehar. Larrea jaunak bukatu zuen eztabaida (sakonean kontserbadore eta liberalen edo karlista eta errepublikaren arteko udal zatiketa islatzen zuen), eta zera esaten du, ohar errespetagarri eta iritziaren ordezkari nagusienekiko errespetoz hartu behar zela kontuan eskaera. Eta eztabaidaren laburpen gisa honako hau esan zuen: “la mayoría de mis compañeros en el Ayuntamiento, sugeridoas no por quien ni por qué, han observado una conducta apasionada e injusta contra el Sr. Iturrioz”. Abuztuaren 31ko hurrengo bilkuran Larreari erantzungo zioten ebrriro ere Guerezta, Gaztañaga zinegotziek eta Alkateak.

Uztailaren 26ko “El Correo de Guipúzcoa” egunkarian, zeraren berri ematen zen, hidrofobia eduki zezaketen zakur batzuk azaldu zirela herrian, eta Francisco Jauregi alkateak bando bat egin zuela, burnisareko muturrekorekin ibiltzeko zakurrak.

Abuztuaren 15ean, udal Bandako zuzendari zen Candido Elortzaren ofizioaren berri eman zen, zeinak Banda desegin zela esaten duen, bertako musikari guztiak, Juan Jose Aranburu eta Jose Francisco Iriondo izan ezik, uko egiten ziotelako bere zuzendatzitzapean jotzeari. Argibideak ematera deitu zuen Udalak zuzendaria, vaina ez ziren urte horretako udal aktetan azaldu, zuzendariari azken hiruhilabbetearen ordainketa bakarrik.

Irailaren 16an, El Correoko artikulu bateaneta “Aralar Ricolo” izengoitiarekin izenpetuta, Ordicia elkartean emandako kontzertuaren berri eman zen, Eulalia eta Clementina Ibarguren neskatoek, piano eta bibolinarekin, Schubert, Leonard, Beethoven, Langé eta Ssarasateren piezak jo omen zituzten. Elkartea jendez gainezka egon omen zen, eta bukatzeko Sarasateren “Gernikako” pieza jo omen zuten. kontzertu horri buruz La Vozeko korrespontsalak zera zioen (irailak 17), azken pieza hori “era una hermosa protesta a Unamuno”. Jaialdi hori Anacleto Gorostiza Ordizia elkarteko lehendakariaren ekimenez antolatu zen.

Abenduaren 21ean, El Correo Guipúzcoano tradizionalistak, Arrapazak kronista Iruñeako “El porvenir Navarro” egunkaria Villafrancan banatzeak ekarri duen iskanbilaren berri eman zuen, bere hitzetan “impío y soez, además de excomulgado”. Dirudienez, herriko hainbatek gustora hartzen zuen, baina ez da esaten zeintzuk. Saltzea debekatzeko deia egin zuen artikulugileak (astekari hori 1898an azaldu zen Iruñean, “Patra-Libertas-Orden” lemapean, eta Iruñeako arzapezpikuak kondenatu egin zuen, zuzendaria eskumikatu zuen).

 

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea