Ondare ez-materiala > Ondare ez materiala

Ahozko transmisioa

Ondare kulturala esamoldearen kontzeptua dezente aldatu da azken hamarkadetan. Egun ez da monumentuetara eta objektuen pilatzera mugatzen, ahaideengandik jasotako ohitura eta espresioak ere hartzen ditu barnean.

Ohitura jarraitzen duten norbanakoak dauden bitartean, ondare ez materiala ahoz aho igarotzen da komunitatean. Partaide bakoitza ondarearen zatitxo batzuen jabe da.

Globalizazioaren aurrean kultura anitzak mantentzeko ezinbestekoa da. Gainerako kulturen ondare immateriala ezagutzeak bizitzeko modu desberdinen errespetua dakar.

Belaunaldiz belaunaldi transmititu izan diren ezagutzak balio ekonomiko eta sozial garrantzitsua dira herrialde gutxituentzat, zein hedatuentzat; garapen bidean dauden herrialdeentzat, zein garatuentzat.

Ondare ez materialaren ezaugarriak:

  • Tradizionala, garaikidea eta bizia
  • Integratzailea
  • Esanguratsua
  • Komunitatean oinarritua

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea