Hezkuntza baliabideen gida  >  Hezkuntza eskaintza

URDANETA IKASTETXE PUBLIKOA

E-posta: 012279aa@hezkuntza.net

Telefonoa: 943882780

Fax: 943805310

Web orria: www.urdanetahi.hezkuntza.net

Helbidea: Intsausti Plaza


HEZKUNTZA PROGRAMA IKASTARO EDO PROGRAMA ESKAINTZA

Haur eta Lehen Hezkuntza Ikastetxea: 2-11 urte artekoak

  • HAUR HEZKUNTZA (HH): 2-5 urte artekoak
  • LEHEN HEZKUNTZA (LH): 6-11 urte artekoak

 METODOLOGIA

Printzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta hauek gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute: Indibidualizazioa, sozializazioa, aktibitatea, sormena eta askatasuna.

Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz batera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hezkuntza- praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.

  • Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.
  • Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu, hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibitateen baturak curriculuma osatzen duelako.
  • Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa edo helburua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan besteen aurrean aurkeztu,... edo eskola irrati eta telebistaren bitartez emititu edo eskola prentsan argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesadoreak, Interneta, skanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen editaia,... erabili eta ikasiz.
  • Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu.
  • Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.
  • Aktibitate bakoitza burutu ahal izateko, ikasleek idatzitako lan metodoak dituen pausoak jarraitu behar dituzte.
  • Mediateka edo baliabide gunea lanak burutzeko oinarrizko informazio-iturria da.
  • Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu
  • Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adinarengatik geldiarazten.
  • Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ezberdinak gara.

 EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Eskolako Urteko Planean zehaztuta dagoena

* HERRITARREN HEZIKETARI/HIRI HEZITZAILEARI EGINIKO EKARPENA

"Ordizia Hiri Hezitzailea" Programaren barruan egiten diren ekintza guztiak: Zentroen arteko bisitak, Ikuskizun musikala “ belaunaldien arteko jaialdia”, natura ezagutzen “mendi irteera”, Santa Ageda bezperan kantuan, Euskararen eguna, Genero berdintasuna eta hezikidetza lantzen eta saski solidarioa.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea