Hezkuntza baliabideen gida  >  Hezkuntza eskaintza

OROITH ABESBATZA ELKARTEA

E-posta: oroithabesbatza@gmail.com

Telefonoa: Katrin Iturralde 620 288 379(Oroith) / Kepa Mujika 666 293 684 (Oroith Txiki)

Web orria: oroith.abesbatza facebook

Helbidea: Barrena Kultur Etxea, Nikolas Lekuona plaza z/g. Posta kutxa 112


ELKARTEAREN DATUAK

 

ELKARTEAREN HELBURUAK

Talde lanak ematen dituen baloreak indartzen diren bitartean Ordiziako herrian musika zaletasuna sustatu eta garatzeak garrantzia handia hartzen dute, Ordiziara bertako zein kanpoko kultura ekarriaz, eta alderantziz ere, Ordiziako herriaren eta herritarren izen ona hainbat lekutara zabalduz.

Ordiziako haurrek musika garatu ahal izateko aukera on bat ematea da Oroith Txiki Abesbatzak ematen duen aukera, Oroith Abesbatzan jarraipena izanik.

Oroith Txiki Abesbatzaren funtsa, musikak alor kulturalean duen garrantzia aintzakotzat hartuz, herriko haurrengan edozein musika motarako oinarri den eta Euskal Herrian hain erroturik dagoen musika koralean herriko haurrek trebakuntza eta prestakuntza maila egokia lortzea da. Horretarako, taldean astero lan eginez eta Gipuzkoa mailan Abesbatzen Federakuntzak antolaturiko ikastaroetan parte hartuaz, ahalik eta emaitza oparoenak lortzen saiatzen dira, azkenik herrian, etxekoen aurrean, beraien lanaren fruitu den emaitza harro erakutsiz.

Honez gain, musika ikasketak egiten ez dituzten haurren artean zaletasun hori pizteko asmotan, Haur Tailerrak osatu dira, egun batez taldean dagoen giroa eta ordu batzuetan soilik lor daitezkeen emaitzak ikustarazteko asmoarekin.

Oroith Abesbatzaren barne, herrian hainbat musika koral mota ezagutarazteari garrantzia handia ematen zaio, musikari ikuspegi berri bat ematen saiatzen dira, obrak sakonki aztertuz; konposatzaile garaikideen obrei ere ardura berezia emanez. Musika kritikari eta jakitun gehienen hitzetan, abesten dituzten obrei emandako adierazkortasuna da berezitasunik garrantzitsuena, XX.mendeko musika eta euskal folkloreari emandakoa bereziki.

 

EKINTZA EDO PROGRAMA

  • Urtero gutxienez bi kontzertu ematen dira herrian.
  • Honez gain, herri mailan antolaturiko ekintzetan parte hartzen da: Kaldereroak, gabon bisita zaharren egoitzara, etab.
  • Entseguak Barrena Jauregian izaten dira:
    • Oroith txiki Abesbatza Asteazkenetan 17:45-19:00
    • Oroith Abesbatza: Ostiraletan 21:15-23:15

 

HERRITARREN HEZIKETARI/HIRI HEZITZAILEARI EGINIKO EKARPENA

Aurreko puntuetan aipatuta

 

NOLA HARTU DAITEKE PARTE ELKARTEAN?

Zuzendarien telefonora deituz edo eta entsegu egun batean barrenara gerturatuz.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea