Hezkuntza baliabideen gida  >  Hezkuntza eskaintza

ORDIZIAKO IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIA

E-posta: jormaetxeag@gmail.com / ordiziakogaztarenkofradia@gmail.com

Telefonoa: 943882290 / 609 414 639

Web orria: https://sites.google.com/site/idiazabalgaztarenkofradia

Helbidea: D´elikatuz Zentroa, Santa María 24


ELKARTEAREN DATUAK

ELKARTEAREN HELBURUAK

Artzainek Latxa arrazako ardi esnearekin egindako artisau gazta goraipatu, sustatu eta zabaltzea; era berean, gazta horren kalitatea hobetzeko lehiaketak antolatzea.

 

EKINTZA EDO PROGRAMA

  • Udalarekin batera lan egitea ekitaldi hauek antolatzen:
  • Idiazabal Gazta Gaztearen aukezpena apirilean.
  • Kofradiaren kapitulua uztailean.
  • Latxa arrazako ardien esnearekin artzaiek eginiko gazten lehiaketa irailean.
  • Ordizia Txapeldun lehiaketa urrian.
  • Idiazabal Gaztari buruzko ezagutza zabaltzeko dastaketak gidatuak antolatzea.
  • Idiazabal Gazta ekoizle diren artzaiei babesa, elkarlana eta aholkularitza eskaintzea.
  • Idiazabal Gaztaren ekoizpen sektorearekin eta lehiaketen antolaketarekin harremana duten erakundeei aholkularitza eskaintzea.
  • Udalarekin elkarlanean jardun Gipuzkoako Odolki txapelketan.
  • Udalarekin elkarlanean jardun Euskal Herriko Txistorra txapelketan.
  • Gastronomia anaiarte desberdinen kapituluetan parte hartu eta elkarlan proiektuak bideratzea.

 

HERRITARREN HEZIKETARI/HIRI HEZITZAILEARI EGINIKO EKARPENA

Artzainek Latxa arrazako ardi esnearekin egindako artisau gazta eta sektore honek gure paisaia eta kulturaren mantenuan duen garrantzia goraipatu, sustatu eta zabaltzea herritarren artean, beti ere Ordiziako Azoka eta bertako produktuen sustapenari lotuta.

 

NOLA HARTU DAITEKE PARTE ELKARTEAN?

Idiazabal gazta maitatu eta haren alde lan egitea. Urteko kuota ordaindu, eta ahal den neurrian kofradiak antolatzen dituen jardueretan parte hartu.

 

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea