Hezkuntza baliabideen gida  >  Hezkuntza eskaintza

OIANGUREN BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA (BHI)

E-posta: lurdeselgarresta@oianguren.eu, zuzendaria@oianguren.eu, zuzendaria.oianguren@gmail.com

Telefonoa: 943 88 08 62

Fax: 943 16 41 21

Web orria: www.oianguren.hezkuntza.net

Helbidea: Gernikako Arbola Pasealekua, 1


HEZKUNTZA PROGRAMA IKASTARO EDO PROGRAMA ESKAINTZA

Bigarren Hezkuntzako Institutua:

  • DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)
  • BATXILERGOA: Giza zientziak eta gizarte zientziak/ Zientziak eta teknologia.

Lanbide Heziketa Institutua:

  • GOI MAILAKO ZIKLOA: Haur Hezkuntza zikloa

METODOLOGIA

Oianguren Institutuak ondorengo ardatz metodologikoak jarraitzen ditu:

ELEANIZTASUNA

Gizarte honetan hizkuntzen garrantzia ezinbestekoa da eta eskola sistemak behar horri aurre egin behar dio; horren ondorioz, apustu garbiak egin ditugu ingelesa eta frantsesaren alde.

EUSKARA BATZORDEA

Euskararen erabileraren maiztasuna handitzea eta hiztun kopurua haztea da. Honetarako, besteak beste, Ulibarri programan sartuta gaude. Programaren bitartez eskualdeko mintegian parte hartzen dugu ikastetxeen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatuz. Ikastetxeekin ez ezik, herriko euskara elkarte, udala eta eragileekin lan egiten dugu.

IKT HELDUTASUNA

Teknologia berriak, moddlea eta hezkuntzarako Google Apps gero eta protagonismo handiagoa dute eguneroko heziketa prozesuan. Kurtso honetan ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa errazteko oianguren.eu korreo elektronikoa erabiliko dugu.

ESKOLA INKLUSIBOA

Aniztasunaren bide egokiak zabaltzen lan egiten du Orientazio Mintegiak.

  • Behar bereziko mapan dauden ikasleekin.
  • Hezkuntza berariazko programak.
  • DC gela. Curriculum anitzeko bi urteko proiektua dugu (DBH3/4). Bertako ikasleei curriculum desberdin bat jarraituta DBHko titulua lortzeko aukera ematen zaie.
  • HIPI proiektua etorkinen euskalduntze alfabetatze prozesua bideratzeko.

ELKARBIZITZA PROIEKTUAK

Azken urte hauetan bizikidetza proiektu ugari sortu dira ikastetxeetan berdinen arteko gatazkak konpontzeko eta bullying / cyberbullying arazoak prebenitzeko. Proiektu honek “denak berdinak, denak ezberdinak” lelopean ezberdintasunak eguneroko normaltasuna bihurtzea du helburu. Hori dela eta, hiru ardatz nagusi hauetan egingo dugu lana: Bakerako hezkuntza, Hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa eta Kulturartekotasuna.

AGENDA 21

Ingurumena ezagutu, zaindu eta babesteko praktika onak aurkitu eta zabaldu behar ditugu. Natura eta gizartearen arteko loturak sendotu, ingurumena merezi duen errespetua sustatu, eta eremu guztietan (eskolan, etxean, kalean…) gazteen sentsibilizazioa lortzeko etengabeko estrategiak proposatu ditugu.

KALITATEA HEZKUNTZAN

Euskal Erkidegoan “Kalitatea” sarean parte aktiboa hartzen ari gara beste ikastetxe publikoekin eguneroko praktika onak konpartitzeko. Euskal Eskola Publikoan etengabe ari gara lanean ideia eta proposamen berriak aurrera ateratzeko eta kalitateko erreferente bat izateko.

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Eskolako Urteko Planean zehaztuta dagoena

* HERRITARREN HEZIKETARI/HIRI HEZITZAILEARI EGINIKO EKARPENA

Hiri hezitzaile barnean ondorengo ekintzak burutzen ditugu: saski solidarioa, Genero indarkeriaren aurkako Giza-katea, orain eta lehenagoko eskola, Gazte astea.. baina horretaz gain, kastetxe bornean, aniztasuna eta bizikidetza gure ikasle eta herritarren artean bermatzeko hainbat ekintza burutzen ditugu, hala nola, Beldur barik lehiaketan aprte hartu dugu, Elkartasun Eguna: San Filippo gaixotasunari aurre egiteko diru bilketa, Euskararen eguna…

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea