Hezkuntza baliabideen gida  >  Hezkuntza eskaintza

JAKINTZA IKASTOLA HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZA

E-posta: ikastola@jakintza.net

Telefonoa: 943 16 05 40 (Saninazio Eraikina) / 943 16 16 76 (Villa Eugenia Eraikina)

Fax: 943 16 07 90

Web orria: www.jakintza.net

Helbidea: Gernikako Arbola Pasealekua, 74


HEZKUNTZA PROGRAMA

IKASTARO EDO PROGRAMA ESKAINTZA

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea: 2-18 urte artekoak

  • HAUR HEZKUNTZA - HAURTZAINDEGIA (HH): 2-5 urte artekoak (Villa Eugenia)
  • LEHEN HEZKUNTZA (LH): 6-12 urte artekoak .
  • BIGARREN HEZKUNTZA: DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH): 12-16 urte artekoak eta BATXILERGOA: 16-18urte artekoak.

 METODOLOGIA

Herri ekimenetik sortutako ikastola izanik, euskara eta euskal kulturarekin konprometiturik, hezkuntza programa osatua eskaintzea 2 urtetik 18 urtera bitarte. Metodologia eguneratuak eta aktiboak erabiltzen ditugu.

Gure Ikastola, pertsona bakoitzaren egoeratik abiatzen da bere garapena eta heldutasuna lortzeko. Ikastola, ikerketa gune da, bertan metodologia desberdinetan oinarritutako pentsamendu zientifikoa lantzen da. Irakaslearen zeregina, ikasleen jakin-mina piztea eta gai guztietako zaletasuna bultzatzea da, horretarako behar diren interes zentroak landuz. Ikastolak globaltasuna bultzatzen du, disciplina desberdinen arteko lotura bilatuz. Ikasleak ikasten duena, bere bizitzarako baliagarria izan behar du, eta ikaste hori, esanguratsuak diren prozesu eta ikasketen bidez eraikitzen dugu. Hezkuntza prozesua, bere osotasunean ebaluatzen da, ikasle bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontutan izanik.

Ikastola, inguruan txertatua dago, eta bere ahalegina gizarteari irekitako errealitate bezala agertzea da. Ikaslea bere osotasunean hartuaz, Ikastolak bere aisialdia eta eskolaz kanpoko harremanak garatzeko behar diren ekintza estra – eskolarrak bultzatzen ditu.

Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza

EFQM ereduan oinarriturik kudeatzen dugu ikastola. Gure egitura malguak pertsonen inplikazioa eta denon parte-hartzea bultzatzen du.

Komunikazioa teknologiak jakintzan

IKT konpetentziak defi nituta eta garatzen (3-16 urte) IKT baliabideak metodologia berritzaileen mesedean XXI. mendeko ikasleak prestatzen.

 EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Eskolako Urteko Planean zehaztuta dagoena.

*HERRITARREN HEZIKETARI BEGIRA, ESKAINTZA BEREZI EDO AIPAMEN BEREZIA MEREZI DUEN ZERBAIT AIPATU NAHI DUZU?

Hiri Hezitzailearen barnean lan egiten dugu, herritik sortua eta herriarekin elkarlanean. Hiri hezitzaile ikuspegia barneratuz, hezkuntza zentro eta elkarte ezberdinekin elkarlanean, eremu kulturaleko ekintza anitzen antolaketa eta parte-hartzea: Hala nola, Euskaraz Bizi eguna, antzerki saioak, zinema ikustaldiak, kirola, Aste Kulturalak, Ahoz-Aho jaialdia, mendi irteerak eta irteera kulturalak, herri kirolak Gipuzkoako ikastetxeekin, ingurumenarekin lotutako ekimenak, ihauteriak, Zuhaitzaren eguna, etab.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea