Hezkuntza baliabideen gida  >  Hezkuntza eskaintza

GAZTE LOKALA

E-posta: gaztelekuordizia@gmail.com, gazteria@ordizia.org

Telefonoa: 637169792 / 943 889 349

Web orria: gaztelekuordizia.wix.com/ordiziako-gaztelekua

Helbidea: Lukusain plaza, 10‐11


ELKARTEAREN DATUAK

 

ELKARTEAREN HELBURUAK

Aisialdirako alternatiba hezitzailea da Nerabeentzako Zerbitzua (Gaztelekua). Nerabezaroan garatzeko eta gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea ematea, etapa bakoitzak berezko balio eta esanahia duen bizietapa hartuta, gaitasun pertsonalak eta gizarte‐loturak indartuz, heldutasunera arrakastaz eta asetasunez igarotzeko aukera ematea.

Dinamika, jolas, ekintza, tailer…desberdinen bitartez baloreak, errespetua, euskararen erabilera, hezkidetza, inklusioa etab. lantzen dira.

Hona hemen helburuak:

  • Gazteen denbora librea dinamizatzea
  • Aisialdi hezitzaileko programa garatzea du zerginen artean.

Honako irizpideekin:

  • Haurrak eta gazteak sustatzeko politikaren izaera sektoriala eta espezifikoa nahiz -zeharkakoa eta integrala.
  • Berdintasuna, ekitatea eta aniztasuna.
  • Erantzukisun publikoa eta gizarte mailako parte‐hartzea.
  • Koordinazioa eta sare‐lana.
  • Proaktibitatea, hurbiltasuna, pertsonalizazioa, jarraipena eta prebentzioa.
  • Jakintzan oinarritatuko kalitatezko esku‐hartzea.

 

EKINTZA EDO PROGRAMA

Ekintza desberdinak burutzen dira: Sukaldaritza tailerrak, eskulanak, txapelketak, kirol ekintzak, irteerak, tailer ezberdinak, proiekzioak, ikuskizunak, hitzaldiak, herriko ekimenerako partaidetza, parte‐hartzearekin lotutako sentiberatze‐jarduerak, proposamenak egiteko bideak,… Baita Udalarekin nahiz elkarte edo bestelako eragileekin elkarlanean lotutako ekintzetan parte hartuz.

 

HERRITARREN HEZIKETARI BEGIRA, ESKAINTZA BEREZI EDO AIPAMEN BEREZIA MEREZI DUEN ZERBAIT AIPATU NAHI DUZU?

  • Udalerrian parte-hartze aktiboa bultzatzea, nerabeak herritar aktibo bihur daitezen zenbat urrats emango dira, Gizartean parte har dezaten eta Gizartean jarrera arduratsuak har ditzaten: taldeko jarduerak bultzatuz gizartean proiekzioa duten ekintzak direnean edo gizartean jarrera arduratsuak hartzeko jarduerak eginez (kontsumo arduratsua, baloreen kudeaketa,birziklatzea,…) udaleko gaineko eragileekin koordinatuta.
  • Zeharkako hartzaileak kontuan hartzen dira, nerabeen heziketaz arduratzen diren pertsona helduak: gurasoak, hezitzaileak, irakasleak, komunitatea,…
  • Pertsonen garapen osoa sustatu nahi da, nerabeei zuzendutako edo interesgarriak izan daitezkeen zerbitzu, programa eta ekipamenduetara hurbiltzeko estrategiak abiatuz, Udalerrian nahiz inguruetan, batez ere, gizarte-integrazioko edo inklusioko estrategiak bereziki bultzatuko dira.
  • Integratzailea, hezitzailea baita parte-hartzean ere aukeretan oinarritutako espazio komunitarioan ere.
  • Bizitzarako trebezia, gaitasun eta jarrera baliagarriak garatzen.
  • Jarduera guztietan kritikotasuna bultzatzen, hausnarketa ahalbideratuz eta genero ikuspegia kontuan izanik.
  • Bizikidetasuna eta errespetua balio gisa sustatu, balore positiboak sustatuz: elkarbizitza, zaintza, arduratsua, lankidetza, solidaritatea, konpromisoa, erantzunkizuna, autonomia, tolerantzia eta aniztasuna, besteak beste.
  • Euskal nortasunari eta kultura arteko eta ingurumenarekiko errespetuari arreta berezia eskainiko zaie.

 

NOLA HARTU DAITEKE PARTE ELKARTEAN?

Zerbitzu honen hartzaile zuzenak Ordiziako 12 eta 17 urte arteko (DBH-DBHO) nerabe guztientzat eskainiko da, Ordiziarrak eta Ordiziako ikastetxeetako nerabeak.

Adin-tarte bakoitzaren arabera (12-15 urte eta 16-17 urte) proposamen berezia egingo da, neska-mutilen beharrei eta ezaugarriari erantzuteko.

Gazte lokala asteburuetan dago irekita: Larunbatetan 17:00 – 21:00 eta igandeetan 16:30 -20:30.

Zerbitzua urritik ekainera eskaintzen da, opor egunetan programa berezia egiten da.

Bertara gerturatu eta egiten diren ekintzetan parte hartzeko aukera dago. Irteera edo ekintza berezietara joateko, aurrez apuntatzeko epea jartzen da.

Kurtso hasieran fitxa bat betetzen da.

Zerbitzua doakoa da.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea