Hezkuntza baliabideen gida  >  Hezkuntza eskaintza

BETI ARGI MUSIKA BANDA

E-posta: betiargi@yahoo.es

Telefonoa: 943086932 / 637933026 Mikel Maria galarza

Web orria: https://betiargi.wordpress.com/

Helbidea: Dorrea Etxea ( 96 posta kutxa)


ELKARTEAREN DATUAK

 

ELKARTEAREN HELBURUAK

  • Musika Zabaltzea.
  • Urteko programazioa aurrera eramatea.
  • Taldean, musika joaz ondo pasatzea.
  • Herria girotzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea kalejiretan.

 

EKINTZA EDO PROGRAMA

Urteko programaren barruan ekintza ezberdinak burutzen ditugu:

  • Azaroaren 22 Santa Zezilia eguna: kalejira edo kontzertu txiki bat.
  • Abenduaren 25ean: Eguberrietako kontzertua.
  • Abenduaren 31an: urte zahar eguna San Jose Egoitzan dauden aiton-amonentzako ekitaldia eta San Silvestre ondorengo “Kattalin” kalejira.
  • Urtarrilaren 5ean Erregeen kabalgata.
  • Martxoaren 19an San Joseko Kontzertua.
  • Ekainean Corpus prozesioa eta Kontzertua.
  • Ordiziako festetako ekitaldia: Haurren eta helduen danborrada, uztailak 25eko Mozorro kalejira, 26an Santa Ana Kalejira eta 27an Kuadrilen Kalejira.
  • Horiez gain, urtean zehar beste hainbat kontzertu edo kalejira burutzen dira, sortzen diren behar edo eskaera berezien arabera; hala nola, Azokaren 500 urteurrena, Musika eskolako 25. urteurreneko kontzertu berezia, Koralekin kontzertuak, beste herrietan eskainitako kontzertuak…

 

HERRITARREN HEZIKETARI/HIRI HEZITZAILEARI EGINIKO EKARPENA

Hiri hezitzaile programaren barruan2013ko martxoaren 2an parte hartu genuen, Zehazki, Ahoz-Aho/ ahozkotasun jaialdian. Bertan, Bertso Band kontzertua eskaini genuen, Goierriko Bertso Eskolarekin batera. Honela, Beti Argi bandak bertsoen doinuak jo zituen eta Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi bertsolariek bertsoak bota zituzten..

Bestalde ere, adin ezberdinetako kideek parte- hartzen dugunez, belaunladi ezberdinen arteko harremanak sustatzeko baliagarri da, baita ere, herritarrei musika ezberdinak eskaini eta musiakren inguruan plaza herritarren bilgune bihurtuz.

 

NOLA HARTU DAITEKE PARTE ELKARTEAN?

Beti Argi Bandan parte hartzeko, solfeoa ezagutzea eta instrumentu bat jotzea beharrezkoa da. Hala ere, kontzertu bereziak do kalejirak egiten direnean herritarren parte hartze bulttzatzen da.

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea