Albisteak rss

ZUHAIZTI-GARAGUNE GIZARTEKINTZA

2016/12/19

Abenduaren 16ean, Zuhaiztin ospaturiko bileraren berri ematea helburu. 

Abenduaren 16ean, Ordiziako Zuhaizti jubilatuen etxean,  Garagune, Obra Social “La Caixa” eta Zuhaizti gizartekintzaren arteko bilera egon zen. Bertan, Ordiziako Hiri Hezitzaile eragile nagusienak egon ziren.

Bileraren hasieran, hitzaldi txiki bat izan genuen bertan geunden eragileentzako. Hitzaldi horretan, eginiko gizartekintza azaldu zuten, eta horren ondoren, bideo hunkigarri bat ikustera pasa ginen.

Bideo horretan, “Gente 3.0” gizartekintzaren azalpena eman zuten. Ekintza honetan, Garagunean aurkitzen diren pertsonen jorraketa lana zein zen aurkeztu ziguten:

  • Ostiralero, Garagunean aurkitzen diren pertsonak, Zuhaiztira joaten dira, “ Gente 3.0” cybergelara.
  • Bertan, informatikak eta ordenagailuak eskaintzen dituen aukera guztiak jorratzen saiatzen dira.
  • Jorraketa lan hau, boluntario batzuen laguntzarekin egiten dute ( Fabri, Javier, Ignacio, Mari Carmen, etc…)
  • Boluntarioen laguntza, beharrezkoa eta funtsezkoa da ekintza hau aurrera ateratzeko.
  • Ekintza hau aurrera ateratzeko ere, Obra Social “La Caixa”-ren laguntza egon da lehenengo momentutik.
  • Ekintza honetaz baliatzen diren pertsona hauek, boluntarioen lagun egiten dira eta beraien artean sortzen den harremana oso miresgarria da.
  • Pertsona bakoitzak, ekintza honetan bere helburu finkoak ditu: Lagunak egitea, ordenagailua erabiltzen jakitea, margotzen ikastea, arratoiarekin jolastea,  ordenagailuak dituen jokoetan jolasteailobarentzako marrazkiak egitea, umeen bideoak ikusi, errezetak ikastea, etab.

Bideoa ikusi eta gero, bileran aurkitzen zen jendearen iritzia jasotzera pasa zen. Zorionez beteriko iritzi asko egon ziren, gizartekintza lan hau oso polita zelako eta eragileen arteko erlazio gogorra zegoela erakusten zuelako. Baita ere, boluntarioen iritzi oso positiboa jaso zen, beraientzako lan atsegingarria zelako eta pertsonaz asko ikasten delako. Honetaz gain, jendearen iritziz, ekintza hau eta ikusitako bideoa, partekatzea beharrezkoa da, egiten ari den ekintza honen berri geroz eta jende gehiago jakiteko eta parte hartzea bultzatzeko.

Argazkiak ikusteko, SAKATU HEMEN.


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea