Albisteak rss

ORDIZIA HIRI HEZITZAILEAK ALFABETO PEDAGOGIKOA ETA DENBORAREN KAPSULA EGITASMOAK AURKEZTU DITU

2019/02/04

Pasa den ostiralean, hilaren 1ean,  Ordiziako 750. urteurrenaren egitasmoari amaiera eman nahirik, Hiri Hezitzaileko proiektuaren barnean landu diren bi proiektu hauek aurkezteko, Ordiziako hainbat eragile bildu ziren goizeko 10:00etan Barrena Kultur Etxean. Bi proiektu hauek Alfabeto Pedagogikoa eta Denboraren Kapsula izan dira.

Lehenak, izenak berak adierazten duen moduan, alfabetoaren lehenengo letratik azkeneko letraraino Ordizian egon diren edo dauden hainbat izen  jaso dira. Adibidez alfabetoan A hizkiarekin Azoka hitza jaso da hitza nagusia bezala, baina beste batzuk ere jaso dira, hala nola Altamira, Abaria, Aralar, Astokale, azken finean Ordiziarekin lotutako hitzak. Alfabeto Pedagogikoa, paperean dagoen formatuaz gain,  pdf formatuan ere  aurkitu ahal izango da Ordizia Hiri Hezitzailea web orrialdean hemendik aurrera. (http://www.ordiziahirihezitzailea.eushttp://www.ordiziahirihezitzailea.eus/fitxategiak/ckfinder/files/alfabetoDIGITALA%20(2)DEFINITIBOA.pdf)

Denboraren Kapsulari dagokionez, gaur egungo Ordiziaren inguruan hausnarketa egiteko aukera eman du, hemendik 50 urtetara etorkizuneko Ordizia zein izango den irudikatzeko ariketa ezin hobea izanik. Denboraren kapsularen ideian oinarrituta (gaur egungo mezuak eta objektuak gordetzeko ontzi itxiak dira eta etorkizuneko belaunaldiek aurkituko dituzten itxaropenarekin egiten dira), ikastetxeekin eta beste elkarteekin  jorratu den jarduera  izan da. Partaide guztien ekarpenak kutxan sartzean, elkarrekin Haur liburutegira zuzendu eta bertako hormen artean sartu da kutxa honen testigu den plaka bat ezarriz.

Ekitaldiaren argazkiak ikusi nahi badituzu SAKATU HEMEN


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea