Albisteak rss

Liburu Baby Kluba EKIMENA _ SAIO BERRIAK

2020/01/10

2020. urtea ondo hasteko LIBURU BABY KLUBAren saio berria izango dugu asteartean, urtarrilaren 14ean goizeko 10:30etan.

Ekimena Ordizia Hiri Hezitzailearen barruan jorratzen jarraituko da eta saioak Udal Liburutegian gauzatuko dira. Hari honetatik, Udal Liburutegiak sustatzen dituen ipuinkontaketen jardueren barruan txertatzen da Liburu Baby Kluba.

Ekimen hau 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen jarduera ludiko eta didaktikoa da. Haurrak heldu batekin egongo dira eta honek jardueran parte hartuko du. Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da eta helburu nagusia umeengan eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Hiri hezitzailaren helburu etengabea ikasi, trukatu eta partekatzea da. Hortaz, bertako biztanleen bizitza aberastea eta nagusiki, haur eta gazteak heztea, baina borondate irmoa agertu behar du adin guztietako pertsonak bizitzan zeharreko prestakuntzan laguntzeko. Eta zentzu horretan Liburu Baby kluba ekimena Hiri hezitzailearen printzipioen barruan kokatzen da.

Honenbestez, urteko lehenengo saioa asteartean, urtarrilak 14ean, Udal Liburutegian goizeko 10:30etan izango da.

Parte hartzaileko izena ematea beharrezkoa da eta horretarako Liburutegia bertan eman daiteke, 943 80 56 33 telefonora deituz edota liburutegia@ordizia.eus posta elektronikora idatziz.

Datozen saioak:

Otsailaren 11ean arratsaldeko 17:00etan

Martxoaren 10ean goizeko 10:30etan

Apirilaren 21ean arratsaldeko 17:00etan

Maiatzaren 12an goizeko 10:30et


facebook
0
twitter
Komentarioak
0
Lagun bati bidali
*/?>

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea