Albisteak rss

KALDEREROAK ETA ZOZOMIKOTE BADATOZ!

2017/02/17

Larunbatean, Kaldereroak izango dira nagusi Ordizian, eta honekin batera, Zozomikote ere bai!. Festa giro aparta egongo da egingo diren ekintzak ikusita! 

Hauek izango dira aurreikusitako ekintzak:

LARUNBATA 18

12:15: Zozomikotearen eta lamiaren txupinazoa. Ondoren, kalderero txikien desfilea (Plaza Nagusia-Legazpi kalea- Andra Mari kalea-Kale Nagusia-Plaza Nagusia).

Parte hartzaileak: Urdaneta Eskola, Jakintza Ikastola, Ordiziako Musika Eskolako banda txikia, Urdaneta dantza taldea, Amets Bide dantza taldea, Azen erraldoien konpartsa.

13:00: Herrigunean, kaldereroen paseoa. Umore Ona abesbatzarekin, Laguntasuna errondailarekin, Antxon Imazekin eta Jose Ignacio Iturriozekin.

17:45: Nikolas Lekuona plazan, txokolatada txikientzako. 

18:30: Nikolas Lekuona plazan, URRUP antzerki taldea, Zozomikotek aurkeztuko du. Pregoia. Ondoren, Kalderero konpartsaren desfilea ( Kale Nagusia-Urdaneta kalea- Aldasoro tabernaren parean bira egingo dute-Urdaneta kaletik igo- Santa Maria Andre Mari kalea- Elkano kalea- Plaza Nagusia), bukareran erretreta Plaza Nagusian. Bertan, URRUP antzerki taldeak, Zozomikoterekin ikuskizun bat eskainiko du, eta sutan araztu edo garbituko dute. Konpartsarekin batera parte hartuko dutenak: Beti Argi bandak, Oroith, Oroith Txiki, Urdanetako "Ahotsak" abesbatzak eta G-M-B dantza taldeak. 


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea