Albisteak rss

Hip Hip Urri! 2017

2017/10/27

Ordizia- Plaza Nagusia Hip Hip Urri!

2017 Larunbata – urriak 28 – 18:00 h.

Eidabe Taldeak “Txapela buruan eta dantza munduan” ikuskizuna aurkeztuko du.

Aste buru honetan, larunbatean hain zuzen, amaiera emango zaio Ordizian Hip Hip Hurri programari. Hip-Hip URRI! familian kultura partekatzeko hilabete bat dugu, familiarekin batera kulturaz gozatzeko planez betetako jaialdia. Eta amaiera ematek,  larunbatean Plaza Nagusian, udaleko Kultura sailak antolatuta Eidabe taldeak “Txapela buruan eta dantza munduan” ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 18:00etan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, “Kale Antzerkia bultzatuz” pragramaren barruan.

Parrandarako gogoa zabaldu, jolaserako irudimena areagotu eta dantzatzeko grina sortzeko ikuskizun bizia dugu “Txapela buruan….” Herriko haur, gazte eta heldu dantzan jartzea du helburu.Herrialde eta estilo desberdineko dantzak ekarriko dituzte plazara, euskaldunok dantzan ez dakigula esaten duen horri, kontrakoa erakusteko. “Txapela buruan ta mundua dantzan ezagutzeko egindako ibilbide honen ostean ea nork dioen euskaldunok dantzan ez dakigunik, edo behintzat, saiatzen ez garenik”

Euskadunek dantzan ez dakitela esan izan dute sarri. Nork dio, baina halako xelebrekeriarik? Euskaldunek gerria mugitzen dakite, eta ongi mugitzen, gainera. Dantzan ez dakiten uste hori erdi ustela dela frogatu nahi du Eidabe taldeak bere ikuskizun berriarekin. “Txapela buruan, eta dantza munduan” da haurrentzako zein helduentzako prestatu duten azken lana.

Eidabe taldeak orain dela 11 urte jaio zen berbenetarako ikuskizun batekin: “Kanpanolue”. Aldi hartan ere dantzan jarri nahi izan zituzten ikusleak, helburu horrekin sortu baitzen taldea: Euskal herrietako eta hirietako plazak dantzan jartzea.11 urte hauetan, kaleko eta aretoko hainbat ikuskizun sortu dituzte; denetariko ikuskizunak. 11 urte eta gero hemen dira berriro denak mugimenduan jartzeko asmotan: haurrak, gazteak zein helduak.

Euskadunak dantzari trebeak garela erakusteko garaia da, eta sei aktorek dantzara gonbidatuko dituzte ikusleak: Ugaitz Alegria, Jon Zubiaga, Olatz Pagaldai, Maite Fombellida, Gaizka Chamizo eta Nagore Gonzalez. Eta dantza dezaten, askotariko dantza eta abesti estiloak nahasi dituzte ikuskizunean, mundu osoko kantak: euskal abestiak, rantxerak, ekialdeko dantza, musika balkanikoa eta beste. Abesti batzuk ezagunak dira oso, eta beste batzuk, ez horrenbeste. Orotara hamasei kantu abestu eta dantzatuko dituzte emanaldian: besteak veste Huntza taldearen Aldapan gora, Gloria Gaynor abeslariaren I will survive…

Ordubeteko ikuskizuna kantuan, dantza eta gerria martzan jartzeko larunbata honetan Ordiziako Plaza Nagusian, arratsaldeko 6etan, beraz denak dantzara!.


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea