Albisteak rss

GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA NAZIOARTEKO KORTO LEHIAKETA

2017/05/26

Parte hartzeko epea zabaldu da

dar-dar produkzioak gizarte ekimenezko kooperatiba,GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA, proiektua garatzen ari da Ordiziako herrian 2015, 2016 eta 2017 urteetan. Ordiziako biztanleak, eragileak eta abar dira proiektu honen ardatza. Giza Eskubideen inguruan hauek sentsibilizatuaz eta heziaz, justizia soziala bermatzeko helburua du.Ekimen hau Ordiziako Udalaren Hiri Hezitzaileen programaren baitan dago kokatua.dar-dar produkzioak gizarte ekimenezko kooperatibak, Ordiziako Udalarekin eta herriko eragile desberdinekin, Giza Eskubideen inguruan hainbat ekintza, jarduera edo programa garatzen ditu urtean zehar. Hauen artean Giza Eskubideak Herrira Nazioarteko korto lehiaketa dago.

 

2017ko Maiatzaren 21ean,Eztabaida eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna ospatu da, egun horren inguruan sortutako ekintzen barruan eskainiko da ¨Giza Eskubideak Herrira korto lehiaketaren II. Edizioko lehenengo kortoa.

Goizeko 11:00etan Barrenako areto nagusian.

Kortoaren izenburua: BiciTown

Generoa: Dokumentala

Iraupena: 4 min

Zuzendaria: Sendoa Cardoso (Bilbo)

¨BiciTown¨ Modou izeneko gazte Senegaldar baten erretratoa da. Gazte Senegaldar hau Bilbora iritsi zen duela urte batzuk bizimodu hobeago baten bila eta momentuz ez du Senegalera itzultzeko asmorik.

4 minutu irauten duen erretrato/ dokumental honen intentzioa Modouren egunerokotasuna erakustea da.

Ondoren, solasaldi bat burutuko da kortoaren inguruan eta maiatzak 21ean ospatu berria den Eztabaida eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Egunaren inguruan.

Solasaldian parte hartuko dugun elkarte/eragileak:

Ordizia kolore.

Garagune.

Zuhaizti.

Kimetz

Dar-dar gizarte ekimenezko kooperatiba


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea