Albisteak rss

GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA NAZIOARTEKO KORTO LEHIAKETA

2016/12/09

Ekitaldiaren eguna: Abenduak 10 larunbata, Gizakiaren Eskubideen Nazioarteko Eguna.

Lekua: Ordiziako Herri Antzokia.

Ordua: 19:00.

Gonbidapenak erreserbatzeko:

Barrena Kultur Etxean.

Dar-dar produkzioak gizarte ekimenezko kooperatibak eta Ordiziako udalak, Giza Eskubideak Herrira Nazioarteko Korto Lehiaketaren berri eman nahi dizugu. Lehiaketa hau, Ordizian garatzen ari den Giza Eskubideak Herrira proiektu orokorraren ataletako bat da.

Esan behar dugu 130 korto jaso ditugula munduko hainbat herrialdetatik: Uruguay, Paraguay, Finlandia, Frantzia, Thailandia, Taiwan, Errusia, Brasil, Suitza, Colombia, Venezuela, Italia,Canada, Hungaria, Australia, Iran etab.

Ikuskapen komisio batek, iritsi diren 130 korto horietatik 18 korto hautatu ditu, eta ondoren parte hartze prozesu bat eraman da aurrera eta Ordiziako 64 herritarrek eta hainbat eragilek, 12 korto onenak , “finalista” bezala hautatu dituzte.

Abenduak 10ean Ordiziako herri antzokian izango den ekitaldian, finalean egon diren 12 kortoak ikusteko aukera izango da, eta hauek bozkatzeko aukera ere egongo da.

Finalera iritsi diren kortoak:

  • Metros útiles.  (Espainia)
  • Tablo-a. (Espainia)
  • The photographer.(Espainia)
  • Toro.Txekiar Errepublika
  • The slow life Raúl Mico. Espainia
  • Punishment Island. Uganda
  • Brothers. Erresuma Batua
  • Egun batean. Frantzia
  • Portrait of a wind. Espainia
  • Tras los numeros. Espainia
  • Beti bezperako koplak. Euskal Herria
  • Un día de campo. Uganda

Sariak:

  • 1.000€ korto onenari.
  • 300€ publikoaren saria (ikusleek bertan, unean, bozkatuko dute).
  • 300€ Goierriko egilea duen korto onenari.

facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea