Albisteak rss

GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA 2017ko PRENTSAURREKOA

2017/11/14

Gaur goizeko 10:00etan, Barrenako Batzar Aretoan " GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA" proiektuaren prentsaurrekoa egin da. Bertan, dar-dar produkzioko koordinatzaileak Asier eta Iker egon dira, Jose Miguel Santamaria alkatea eta Joseba Aramburu kultura eta hezkuntzako zinegotzia.

Gaur goizeko 10:00etan, Barrenako Batzar Aretoan " GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA" proiektuaren prentsaurrekoa egin da.

Proiektu honen ardatza giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta topaguneak eta komunikazioa sortzea da. Une honetan, daukagun aniztasuna azalera ateratzeko asmoz. Arazoa izan daitekeena aukera bihurtzea dugu helburu. Elkar ezagutzaren eta onarpenaren bidez, integrazioa eta kohesio soziala bermatu nahi ditugu.

Giza eskubideen inguruan, herritarrak sentsibilizatu eta hezi nahi ditugu.

Desberdintasun guztien gainetik, elkarrenganako errespetua eta elkar ezagutza garatuz, pertsona guztien berdintasuna bultzatu nahi dugu. Ondorioz, integrazioa eta kohesio soziala lortuz.

"GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA" proiektuak bi atal nagusi ditu hartzaile motaren arabera:

  • Elkarrekin: Ordiziako eragileekin elkar lanean, herritar guztientzat sortzen diren ekintzak, jarduerak edo programak osatzen dute atal hau.
  • Giza Eskubideak Lantzen Antzerkiaren Laguntzaz: Ikastetxeetan burutzen ditugun interbentzioei deritzogu.

Proiektuak dituen bi atalak, Giza Eskubideen inguruan sentsibilizazio orokor batetik abiatzen dira. Egunerokotasunean gure artean gertatzen diren Giza Eskubideen urraketak aztertuz, Giza Eskubideak gure errealitate konkretura hurbiltzen saiatuko gara.

Aurten, 1.078 ikaslek parte hartu dutu 2. Atal honetan.

Urtea amaitu aurretik eta Abenduko azken astera arte, hainbat ekintza antolatuko dira.

  • Azaroak 16an, Tolerantziaren Aldeko Nazioarteko eguna.
  • Azaroak 25ean, Emakumeen kontrako Biolentziarekin Amaitzeko Nazioarteko eguna.
  • Azaroak 30ean, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko eguna.
  • Abenduak 3an, Euskararen Nazioarteko eguna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko eguna.
  • Abenduak 10an, Giza Eskubideen Eguna.
  • Abenduak 11an, Euskal gatazkak sortutako giza eskubideen urraketak euskal fikziotik lantzeko ekitaldia.
  • Abenduak 18an, Migratzaileen Nazioarteko Eguna.

Prentsaurrekoaren argazkiak ikusteko, KLIKATU hemen.

 


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea