Albisteak rss

ERREFUXIATUEN NAZIOARTEKO EGUNA

2017/06/20

Ordizian ospatu da Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna.

Atzo, Ordizian ospatu zen Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna.

Prestaturiko ekintza, Barrena Kultur Etxean hasi zen goizeko 10etan, bertan 100 pertsona inguru elkartu zirelarik. Bertan zeunden pertsonak, 5 taldeetan banatu ziren eta talde bakoitzak herriko auzoetara joan zen. Auzoetara iritsi orduko, talde bakoitzak zituen kartelak pegatzen hasi ziren. Kartel horietan, errefuxiatuen aldeko lemak eta esaldiak zeuden, herria kontzientziatzeko helburuarekin.

Talde bakoitzak bukatu eta gero, Barrenako Parkean bildu ziren, eta bertan errefuxiatuen aldeko hainbat esaldi irakurri ziren eta hauek txalotuak izan ziren. Hori egin orduko, eta ekintza bukatzeko,  errespetu handiko 5 minutuko isilunea jorratu zen.

Ekintza parte hartu zuten eragileak:

  • Hiri Hezitzailea
  • Dar-dar
  • Migrazioa
  • Garagune
  • Zuhaizti
  • Ordiziako Gaztetxea
  • Ongi Etorri Ordizia
  • Mintzapraktika

               

 


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea