Albisteak rss

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

2016/11/23

Hilaren 23tik 26ra hainbat aldarrikapen ekintza burutuko dira.

Azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna denez, Ordizian hainbat ekintza antolatu dira aldarrikapen modura; honela herritarrak senitsibilizatu eta konzetziatu ahal izango dira.  

Lehenik eta behin Azaroak 23an  Dar-Dar produkzioak eta Berdintasun arloak antolatuta Barrenan (19:00tan) "Beti bezperako koplak" Maialen Lujanbio-ren bertsoetan oinarritutako film laburra proiektatuko da, ondoren egileekin solasaldia egingo da. Ondoren "Fatima" filma ikusteko aukera izango da Ordiziako Herri Antzokian ( 20:00etan).

Hilaren 24ean, ostegunean, "Zinea, ahalduntze tresna" ekintza izango da Kimetzek antolatua, hori arratsaldeko 18:00etan izango delarik.

Azaroaren 25ean, GIZA KATEA egingo da urtero legez, goizean Altamiratik hasita goizeko 11.15etan, Kimetz elkarteak bultzatuta herriko zenbait talde eta eragilerem ekimenez; hala nola, Berdintasun arloa, Ordiziako ikastetxeak, AEK, Goibe bertso eskola, Ordizia Kolore, Garagunea. Topaketa nagusia Ordiziako plaza nagusian egingo da, eta partaideek emanaldi ezberdinak burutuko dituzte.

Bertan parte hartzeko herritar guztiei dei egiten diegu.

Azaroaren 26an, Larunbatean, "Indarkeria sexistari aurre egiteko autodefentsa" tailerra egongo da. Horretarako Azaroaren 23a baino lehen izena ematea komeni da berdintasun arloan (kaltuna@ordizia.eus - 943805610).

Egun berean emakumeen espazio kulturanitza eta Coaching feminista taldeek "Indarkeriarik gabeko bizitzaren alde" ausnartzeko tailerra egingo dute Barrenan arratsaldeko 17:00etan.

 

 


facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea