Albisteak rss

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko lan-saio partehartzailea

2017/11/02

Azaroak 2, goizeko 09:30etan, Barrena Jauregiko Areto Nagusian.

Kimetz Elkartea partaide aktiboa da Ordiziako Hiri Hezitzailea ekimenaren baitan (http://www.ordiziahirihezitzailea.eus/euskara/). Hiria Hezitzailea dela diogunean, hezitzailea izan nahi duen intentzioa bere baitan kokatzen duela. Asmo honek konpromiso politiko bat eskatzen du, baina ezinbestean hiritarren konpromisoa ere erantsi beharko dio. Elkarrekin, hiritarrak eta Administrazioa, hiru mailatako lanari, behintzat, ekin beharko liokete Hiri Hezitzaileen printzipioetan ageri den bezala.

Espazio honetan Ordiziako hainbat eragilek hartzen dute parte, partaidetza zabala eta anitza da:

  • D'Elikatuz
  • Ordiziako Euskara Zerbitzua
  • Gazteria Saila
  • Migrazio eta Aniztasun Saila, Ordizia Kolore
  • Berdintasun Saila
  • Kale Heziketa Programa
  • Kultura Saila
  • Hitzaro Kultur Elkartea
  • Goierriko Bertso Eskola
  • Goierriko Goiztiri AEK
  • Zuhaizti Zentro Soziala
  • Kimetz Emakumeen Elkartea
  • Goyenetxe Fundazioa
  • Jakintza Ikastola
  • Urdaneta Ikastetxea
  • Oianguren Institutua

Zerrendan ikus litekeen moduan, hezkuntza, kultura eta gizarte mailako eragile ugari biltzen dira. Kimetz Elkarteak espazio hau baliatu nahi du bertako eragileekin emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko gogoeta partekatu bat egiteko. Esan bezala Hiri Hezitzailearen oinarriak dira konpromisoa eta eragile arteko elkarlana herritar eta administrazioarena.

Konpromisoa eta elkarlana dira Kimetzek emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez espazioko gainontzeko kideei eskatu nahi diena. Horretarako ezinbestekoa da indarkeria zer eta nola ulertzen dugun partekartzea, eta noski, egoera hauei erantzuteko ikuspegi bateratua osatzea. Helburu horrekin lan-saio partehartzailea (work-café formatoan) egin nahi ditu Kimetz-ek (Farapi Koop. Elkartearen gidaritzarekin).

2 orduko eta erdiko saioa egitea aurrikusten da. Landuko diren edukiak:

  1. -Zer da emakumeen aurkako indarkeria? Zein indarkeria mota daude?
  2. -Zer egin daiteke egoera hauekin amaitzeko?
  3. -Zer da egun Ordizian emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko egiten dena?
  4. -Nola osatu/hobetu genezake lan hau?
  5. -Zer egin dezakegu eragile bakoitzak? Zeintzuk izango dira gure konpromisoak?

facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea