Albisteak rss

2016/09/02

LEHIAKETA HEZITZAILEA

Ordiziako Larrun Arri elkarteak antolatzen duen Sukaldari Txapelketak ibilbide luzea du. Gure herrian sona handia duen ekimena da, eta iaz 25. urteurrena ospatu zuen.

Aurten berrikuntzekin dator lehiaketa. Herritar guztien partaidetza sustatu nahi dute antolatzaileek eta baita Ordizia Hiri Hezitzaileak dituen printzipioekin bat egitea ere.

2016/07/22

Urdaneta Ikastetxeak Hiri Hezitzailearen blog-a du

Urdaneta Ikastetxeko ikasleek Ordizia Hiri Hezitzailearen baitan egindako ekintzen inguruan blog-a sortu dute.

2016/06/10

AZKEN TXANPA

2015-2016 ikasturtea amaitzear dago, eta, horrekin, batera, Ordizia Hiri Hezitzaile Talde Eragilearen azken bilera egingo dugu ekainaren 16an, ostegunez.

2016/06/08

XIV. HIRI HEZITZAILEEN NAZIOARTEKO KONGRESUAREN ADIERAZPENA

Ekainaren 1etik 5era egin zen XIV. Hiri Hezitzaileen Nazioarteko kongresua Rosarion, Argentinan. 23 herrialdetako 113 hirik hartu zuten parte.

2016/06/03

ERREFUXIATUEKIKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Ekainean zehar, Ordizian, hainbat ekintza egingo da errefuxiatuek bizi duten egoeraren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko, eta, baita Siriara sendagaiak bildatzeko ere.

 

2016/05/17

HIRI HEZITZAILEEN NAZIOARTEKO ERAKUNDEA: SARIA

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Erakundeak dagoeneko plazaratu du ”praktika onak” sariaren irabazleak zeintzuk diren.

2016/05/13

ORDIZIA HOBE EZAGUTZEKO APP-A

Dagoeneko martxan da Ordizia hobe ezagutzeko ibilbideen app-a

2016/04/08

I. IRAKURKETA MARTXA JAKINTZA IKASTOLAN

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izango dela eta, Ordiziako Jakintza ikastolan ekitaldi berezi bat egingo dute. Lehenengo edizio honetarako Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua hautatu dute, euskal literaturan eta bere zabalpenean izan duen garrantziagatik, eta duen balio sinbolikoagatik.

2016/03/16

Glecree dokumetalaren proiekzioa eta mahai ingurua

Martxoaren 24an Biktimen Duintasunaren eta Giza Eskubideen Urratze Larrienganako Egiaren Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Giza Eskubideak Herrira proiektuaren barne, martxoaren 22rako oso ekimen berezia antolatu da. Ekimenak Euskal Herrian denon artean aberastu beharrean gauden Giza Eskubideen kulturan baliagarri izateko helburua du.

Glencree ekimenaren inguruan dagoen dokumentala proiektatuko da (gazteleraz), eta ekimen honetan parte hartu zuten pertsona batzuekin solasaldi bat egongo da (euskaraz). Martxoaren 22an, 19:00etan Barrena Kultur Etxean.

2016/03/14

Irakurtzea, plazera eta eskubidea

Martxoaren 11n, Blanca Mata, Euskadi Irakurketa Errazaren sustatzailea Barrena Kultur etxean izan zen Irakurketa erraza zer den, zergatik existitzen den eta zertarako existitzen den azaltzen.

2016/03/10

JESUS MARI TORALEN “BUSCAME BAJO LA LLUVIA” liburuaren aurkezpena

Datorren larunbatean Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan Jesus Mari Toralen ordiziarraren “Buscame bajo la lluvia”  bigarren nobelaren aurkezpena izango da.

2016/03/09

AHOZ AHO JAIALDIA LARUNBATEAN ORDIZIAN

Ipuinak, narrazioak, ahotsa eta magia protagonistak larunbat honetan ahoz aho jaialdian.

Iñaki agirrezabal (euskal herria) y monika klose (alemania) larunbata honetan barrena kultur etxean (17:00 h.). Eta jarraian plaza nagusian “istorioen magia, magiaren istorioak” diego calavia (errioxa),  jon zabal eta  asier kidam (euskal herria) magoekin.

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea