Albisteak rss

"16 SEMANAS" LABURMETRAIAK IRABAZI DU "GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA" KORTO LEHIAKETA

2017/12/11

Larunbatean Giza Eskubideak Herria II. Nazioarteko Korto Lehiaketaren irabazleak ezagutu genuen Herri Antzokian izanadako emanaldian.

Larunbatean Giza Eskubideak Herria II. Nazioarteko Korto Lehiaketaren irabazleak ezagutu genuen Herri Antzokian izanadako emanaldian. Emaitzak hauexek dira:

Nazioarteko Lehiaketan Kortorik onena 1.000€ko saria: “16 SEMANAS” Espainiako ekoizpena, zuzendaria Carlota Coronado.

Publikoaren saria 300€:“RETOUCH” Taiwaneko ekoizpena, zuzendaria: Yi-Shan Wang.

Goierriko egilea duen kortorik onenaren saria 300€:“Jakintza Ikastolako ikasleentzat”.

Lehiaketari buruzko beste datu batzuk:

  • Nazioarteko atalean, aurtengoan, 170 korto jaso ditugu munduko 22 herrialdetatik: Thailandia, Taiwan, Frantzia, Belgika, Canada, Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Angola, Senegal, Australia, etab.
  • Eskerrik beroenak beraien lanak bidali dizkiguten sortzaile guztiei.
  • Ikuskapen komisio batek, 170 korto horietatik 17 korto hautatu ditu.
  • Ondoren, parte hartze prozesu bat eraman da aurrera eta Ordiziako 300 herritarrek eta 14 eragilek, 10 korto onenak “finalistak” aukeratu dituzte.
  • Azkenik, artea eta ikus entzunezkoen profesionalez (Sara Cozar, Teresa Calo, Asier Zinkunegi) eta udal ordezkariez (Iñaki Hidalgo kultur teknikaria eta Jose Ignazio Iturrioz udal zinegotzia) osaturiko epai mahai batek, eta publikoak irabazleak hautatu ditu.

facebook
0
twitter
Komentarioak
0

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea