Agenda rss

LIBURU BABY KLUBA EKIMENAREN SAIO BERRIAK UDAL LIBURUTEGIAN

2019/02/12

Harremanetarako Izena: Liburutegia

Harremanetarako e-posta: liburutegia@ordizia.eus

Ordua: 10:30

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Hiri hezitzailaren helburu etengabea ikasi, trukatu eta partekatzea da. Hortaz, bertako biztanleen bizitza aberastea ere bai eta nagusiki, haur eta gazteak heziko ditu, baina borondate irmoa agertu behar du adin guztietako pertsonak bizitzan zeharreko prestakuntzan sartzeko. Eta zentzu horretan Liburu Baby kluba ekimena Hiri hezitzailearen printzipioen barruan kokatzen da, hala nola Hiriak aniztasunean oinarritutako hezkuntza sustatuko duela esaten denean, betiere ulergarritasuna, nazioarteko  lankidetza  solidarioa;  edota Hiria  familiei  behar  bezalako  prestakuntza  ematen  ahaleginduko  duela esaten denean,  haien  seme-alabei hazten laguntzeko, haien seme-alabei hiriaren funtsa barneratzen laguntzeko, elkarrekiko begirunearekin bat. Alde horretatik, oro har, hezitzaileentzako prestakuntza-proposamenak garatuko  ditu,  bai  eta  hirian,  nahiz  eta  maiz  ohartu  gabe,  hezkuntza-eginkizunak  betetzen  dituzten pertsonentzat ere.

Eta marko horretan garatu nahi da Liburu Baby Kluba ekimena, eta lehenengo saioa datorren asteartean, Udal Liburutegian goizeko 10:30etan


facebook
0
twitter
Komentarioak
0
Lagun bati bidali

SARE SOZIALAK

LOGOTIPOAK

ordiziako udala ordizia hiri hezitzailea

© Ordizia Hiri Hezitzailea